Euskadiko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2020ko abu. 13a, 10:09

Etxeko lasterketaren ondoren, Viveros San Anton-Exclusivas Marduko jubenilek ostiralean Berriatuan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute. Zumaian lan ona egin zuten, nahiz eta emaitzak hori adierazi ez.

Oso lasterketa ezberdina izango da Berriatukoa: 105 kilometro, hiru aldiz Milloiko gaina, gehi hiru  mendate  (Mendexa bitan eta Astarrika); kontutan hartu gabe Lekeitio eta Ondarroako kostako bideak berez duen zailtasuna. Bi hitzetan esanda, oso oso lasterketa gogorra izango da ibilbideari dagokionez, eta horrezaz gain parte hartzaile kopurua ikaragarria da: ia 200 ziklista.

Egoera hori guztia kontrolatzea oso oso zaila izango da lau kidez osatutako talde batentzako, baina Viveros San Anton-Exclusivas Marduko laurak oso sasoi onean dira eta gogotsu lasterketa on bat egiteko. Enaitz Garai, Kimetz Etxabe, Aitor Agirre eta Mikel Mancisidor prest daude duten onena emateko, ibilbidea ezagutzen dute eta lasterketa horren sekretoa ere bai: kostako bidean emango diren “latigazo” guztiak ekidin, pelotoian aurrean kokatuta; gero, hanka onak izan behar dira mendian erantzuteko, eta Astarrikatik helmugarako jaitsiera azkar eta arriskutsuan aurrean jaitsi.

Orain 15 eguneko Berriatuako lasterketan ikusgarria izan zen laukotearen lana. Jubenil mailan gauza asko dagoenez ikasteko, aurreko jarrera bera da eskatuko zaiena, ahal bada emaitza on batekin errematatzeko.

Ostiralean Euskadiko txapelketa jokatu ostean, larunbatean Villatuertan izango dute jubenilek karrera. Han ere zailtasun faltarik ez da izango: mendiaz eta bide estuetan barrena ibiltzeaz gain, alboko haizeak ere baldintzatuko du lasterketaren garapena. Enaitz Garai, Kimetz Etxabe, Aitor Agirre eta Mikel Mancisidorrentzat hauxe izango da hilaren 30ean jokatuko den Gipuzkoako Klasikaren aurreko azken lasterketa.

Kadeteek astelehenean dute lasterketa Los Arcosen. Legarian Joan den larunbatean ez ziren gauzak nahi bezala atera, Mattin Salegik bakarrik bukatu zuen lasterketa. Asteleheneko ibilbidea lauagoa da; a lasterketa osoa ordekan, baina haizeak eta beroak ez dute erraztasunik emango eta azkenean nahi baino gogorragoa izango da proba.

Horren ondoren, ilusioz beterik etxeko lasterketara begira jarriko dira Viveros San Anton-Exclusivas Marduko kadeteak, hilaren 22an Zumaian izango baita karrera. Bertan, gainera, lau kadete errepideratuko dira, Andde Etxanizek bere debuteko lasterketa jokatuko baitu. Beste hiru kideak Mattin Salegi, Aritz Eizagirre eta Heiko Mateos dira.