Baldintza gogorrei aurre eginez, erantzun ona

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2020ko mar. 14a, 16:50
Heiko Mateos eta Aritz Eizagirre.

Asteburu oparoa aurrekoa Viveros San Anton-Mardu txirrindulari taldeko ziklistentzat. Karrera oso gogorrak izan dira baina maila onean egin diete baldintzei aurre txirrindulariek.

Larunbatean, Beasainen, kadeteek euriak baldintzatu zuen lasterketa jokatu zuten. 144 ziklista irteeran, eroriko eta matxura askoko karrera izan zen, baina Viveros San Anton-Marduko hirurek lortu zuten helmugaraino ailegatzea. Aritz Eizagirre 25. sailkatu zen irabazlearengandik mintu eta 7 segundora; Heiko mateos 65.a izan zen, 3 minutua, eta Mattin Salegi 87, ia 6 minutura. 

Aitor Agirre erasoan.

Jubenilek Donostiako Egia auzoan izan zuten igande goizean lasterketa. Kaleetan barrena, gorabeheratsua, zigizagatsua, mendate handirik ez baina atsedeneko metro bakar bat gabe. Ondorioa, 158 ziklista irteeran eta 81 bakarrik helmugan. Karrera oso gogorra izan zen eta Viveros San Anton-Mardu txirrindulari taldetik bost izan ziren irteeran, baina helmugara hiruk heltzea lortu zuten. Kimetz Etxabe 46. sailkatu zen, irabazlearengandik minutu eta erdira; Aitor Agirre 47., minutu eta 39 segundora, eta Enaitz Garai 72. hiru minutu eta erdira. Oso denbora epe laburreko aldea irabazlea eta azkenaren artean. Egoera hau ez da beste lasterketetan ematen, margen gehiago egoten da, baina joan den igandean ez. Taldeko beste bi kideei dagokionez, Mikel Mancisidor lasterketa erdia baino gehiago eginda, ezinean gelditu zen Astiarragako Bentetan; Ander Altunak, osasun arazoak izan zituen, lasterketa utzi eta poliklinikara eraman zuten, krisialdiari ezin baitzion buelta eman. 

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txikienek mendi bizikleta lasterketa izan zuten eta gogotik gozatu zuten Errenterian egindako proban.

Etorkizunari begira, koronabirusa dela eta agintariek hartutako neurrien ondorioz, Viveros San Anton-Marduko txirrindulariek ez dute lasterketarik izango, eta taldeko entrenamenduak ere bertan behera gelditu dira hartu beharreko neurriak erantzunkizunez hartuaz.