Kadeteen lekukoa infantil eta alebinek hartuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2019ko eka. 5a, 18:40

Aurreko larunbatean kadeteen lasterketa jokatu zen Zumaian. Larunbat honetan, infantilek eta alebinek izango dute etxeko lehiaketa. Bizikleta egunaren egitarauaren barruan, 18:00etan  infantilen eta alebinen lasterketa izango da, denboraldiko azkenaurrekoa. 

Viveros San Antongo harrobikoen denboraldia amaitzear da  datorren astean Lezon izango dute agurrekoa, baina larunbatean etxeko lasterketa dute. Honek esan nahi du, familairtekoak, lagunak, herritarrak ikusten eta animatzen izango direnez, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuenetakoa dela Viveros San Antongo infantil eta alebinentzat; urduritasun handia izaten dute, eta egoera hori gobernatzen ikasteko proba egokia da.

Aurrekoan mendiko bizikleten lasterketa izan zuten Irunen; bero ikaragarriaz, muturreko baldintzetan jokatu zuten lasterketa Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ordezkariek. Ondorioak jasan  behar izan zituzten baina emaitzak onak izan ziren, baldintza zail horietan ere dena eman baitzuten gaztetxoek. Alebinetan lau sailkatu ziren 10 lehenengoen artean: Danel Beristain, Asier Aizpurua, Beñat Sanz eta Iker Eizagirre; infantiletan ere Anuk Gojenola eta Yuri Urbieta top-10ean sartu ziren; neskek, maila apalagoa eman zuten. Dena den, kirolerako zeuden eguraldi baldintzak nabarmendu behar dira, eta hauetara txirrindulariak nola egokitu eta erantzun zuten baloratzea beharrezkoa da (36-37 gradu).

Kadeteek Zumaian korritu zuten. Parte hartzaileen kopurua izugarria izan zen, 161 txirrindulari izan baitziren irteeran; ez zuten guztiek helmugara heltzea lortu: bidean gelditu ziren 64, 97k bukatu zuten, eta horien artean Viveros San Antongo lauk. Aurpegia eman zuten, lasterketan protagonista izan ziren Viveros San Antongo txirrindulariak, eta emaitza ere ona izan zen, Kimetz Etxabe zazpigarren sailkatu zen azken ihesaldian sartuta, pelotoi nagusian helmugaratu ziren 14. Ander Altuna, 16. Enaitz Garai eta 23. Aitor Agirre. Aritz Eizagirrek ere lortu zuen helmugaratzea, 94. postuan. Puntuak batu zituzten 17 taldeetatik Viveros San Anton hirugarrena izan zen. Bero ikaragarria izan zuten txirrindulariek Zumaiako lasterketan, eta baldintza horrek faktura pasa zien. Lasterketa honen ondoren Gipuzkoako kadeteen rankingean bigarren urteko bost ziklistak, Gipuzkoako 20 onenen artean daude, ez dago beste talderik egoera honetan.

Datorren igandean Euskadiko txapelketa jokatuko dute Irunen kadeteek ibilbide zorrotz batean, eta ondoren, Gipuzkoako txapelketak jokatuko dira.

Jubenilek aurreko larunbatean Idiazabalen izan zuten lasterketa, baina ez zen egun ona izan Mikel Mancisidor eta Antton Tolosarentzat; Mancisidorrek bero itogarriagatik ezin izan zuen amaitu, eta Tolosak, arazo mekanikoak medio, utzi egin behar izan zuen lasterketa. Datorren igande arratsaldean Seguran izango dute lasterketa. 

Aurreko larunbatean kadeteen lasterketa jokatu bazen Zumaian, larunbat honetan infantilek eta alebinek izango dute etxeko leihaketa. Bizikleta egunaren egitarauaren barnean, arratsaldeko 6etan Axular etorbidean hasi eta bukatuta infantilen eta alebinen lasterketa izango da, denboraldiko azkenaurrekoa. Viveros San Antongo harrobikoen denboraldia amaitzear da, datorren astean Lezon izango dute agurrekoa, baina larunbatean etxeko karrera da. Honek esan nahi du, familairtekoak, lagunak, herritarrak ikusten eta animatzen izango direnez denboraldiko lasterketarik garrantzitusenetakoa dela Viveros San Antongo infantil eta alebinentzat; urduritasun handiena bertan izaten dute, eta egoera hori gobernatzen ikasteko proba egokia da.

Aurrekoan mendiko bizikleten lasterketa izan zuten Irunen; bero ikaragarriaz, baldintza oso extremoetan jokatu zuten lasterketa Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ordezkariek eta ondorioak jasan ere bai, hala ere emaitzak onak izan ziren, baldintza zail horietan ere dena eman bait zuten gaztetxoek. Alebinetan 4 sialkatu ziren 10 lehenengoen artean: Danel Beristain, Asier Aizpurua, Beñat Sanz eta Iker Eizagirre; infantiletan ere Anuk Gojenola eta Yuri Urbieta top-10ean sartu ziren, neskek maila apalagoa eman zuten. Dena den, kirolerako zeuden eguraldi baldintzak nabarmendu behar dira eta hauetara nola egokitu, eta nola erantzun zuten txirrindulariek baloratu behar da (36-37 gradu).

 

Kadeteek Zumaian korritu zuten. Parte hartzaileen kopurua izugarria izan zen, 161 txirrindulari izan bait ziren irteeran; ez zuten guztiek helmugara heltzea lortu: bidean gelditu ziren 64, 97k bukatu zuten eta horien artean Viveros San Antongo 4. Aurpegia eman zuten, lasterketan protagonista izan ziren Viveros San Antongo txirrindulariak eta emaitza ere ona izan zen, Kimetz Etxabe 7. Sailkatu zen azken ihesaldian sartuta, pelotoi nagusian helmugaratu ziren 14. Ander Altuna, 16. Enaitz Garai eta 23. Aitor Agirre eta Aritz Eziagirrek ere lortu zuen helmugaratzea 94. Tokian. Puntuak batu zituzten 17 taldeetatik Viveros San Anton 3.a izan zen. Bero ikaragarria izan zuten txirrindulariek Zumaiako lasterketan, eta baldintza horrek faktura pasa zien. Lasterketa honen ondoren Gipuzkoako kadeteen rankinean 2. Urteko 5 ziklistak, Gipuzkoako 20 onenen artean daude , ez dago beste talderik egoera honetan.

Datorren igandean Euskadiko txapelketa jokatuko dute Irunen kadeteek ibilbide exijente batean, eta ondoren Gipuzkoako txapelketak jokatuko dira.

Jubenilek aurreko larunbatean Idiazabalen izan zuten lasterketa baina ez zen egun ona izan Mikel Mancisidor eta Antton Tolosarentzat; Mancisidorrek bero itogarriagatik ezin izan zuen amaitu eta Tolosak arazo mekanikoak barne utzi egin behar izan zuen lasterketa. Datorren igande arratsaldean Seguran izango dute lasterketa.