Infantilek eta alebinek emaitzak; besteek, maila

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2019ko mar. 14a, 14:09

Beste asteburu eder bat eskaini dute Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistek. Larunbatean, Errenterian, infantilek eta alebinek errepideko denboraldia estreinatu zuten. Ezin estreinaldi hobea izan zen, infantiletan Garazi Bergara garaile izan bait ¡zen eta alebinetan Asier Aizpurua.

Bi lasterketetan Viveros San Antonen maillota lasterketa buruan ikusi zen karreran zehar, eta horrek balio handi handia du. Larunbat honetan Hernanin izango dute lasterketa.

Kadeteek bi hitzordu izan dituzte, Ibaetan larunbatean eta igandean Zarautzen. Ibaetan, aurrena, sailkatze lasterketak jokatu ziren, eta Viveros San Anton lau txirrindularirekin joan eta laurak sailkatu ziren finalerako. Azken lasterketa honetan Enaitz Garai 10. sailkatu zen esprint estu batean.  Aitor Agirrek karrera bikain bati 14. postuarekin eman zion amaiera; Ander Altuna 20. sailkatu zen eta Kimetz Etxabek 25. bukatu zuen. Biek amaieran arazoak izan zituzten.

Zarautzen larunbatean korritu zuten laurek, eta Heiko Mateosek ere parte hartu zuen. Lasterketa bizia izan zen, eta Heikok eroriko batean kolpea jaso eta lasterketa utzi behar izan zuen. Ander Altunak arazo mekanikoa izan zuen, eroriko batean bizikletan eman zioten kolpearen ondorioz. Enaitz Garai lasterketa txukuna egin ondoren esprinterako bere abiadura puntua erakusteko prest zenean, 4 km faltan, erori egin zen. Gorabehera hauen guztien ondoren, azkenean, Ander Altuna 13. sailkatu zen, Kimetz Etxabe 37., eta Aitor Agirre 40. Enaitz Garaik ez zuen astirik izan pelotoia harrapatzeko eta 66. bukatu zuen. Igande arratsaldean Azpeitian jokatuko da kadeteen lasterketa.

Jubenilek Azpeitian izan zuten lasterketa joan den igandean. Parte hartze handia izan zen; 158 ziklista irteeran eta amaieran 44 besterik ez. Eguraldi baldintzak negu-negukoak, eta azken 15 kilometroetara helduta, 50 bat ziklista besterik ez karreran, horien artean Viveros San Antongo biak. Bai Antton Tolosa, eta baita Mikel mancisidor ere. Errezilgo igoera gogorra gainditu, eta Altzarte igotzen hasi aurretik, lasterketa buruan nobedadeak izan ziren; Ertzaintza bideaz nahastu eta karrera gelditzera behartu ziren. Ordu laurden luzez ziklistak geldirik izan ziren, bustita eta hotzaz hiltzen; kotxeetan ere sartu behar izan ziren karrera berrabiatu bitartean egoerari aurre egiteko. Azkenean lasterketa martxan jarri zen , baina oso baldintzatuta.

Antton Tolosa 22. heldu zen helmugara, lasterketako bosgarren gipuzkoarra izanik; Mikel Mancisidor lasterketan amaierara arte gelditu ziren lehen urteko 14 txirrindularietako bat izan zen.

EGA azterketa dute larunbatean beraz ezingo du bikote zumaiarrak Gorlarako igoeran parte hartu. Jubenilen hurrengo lasterketa 23an Monteagudon izango da; Euskal Herria torneorako puntuagarria izango da lasterketa hau.