Gipuzkoako txapelketa oso ona kadeteek

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2019ko ots. 1a, 08:47
Argazkia: Martin Early

Kimetz Etxabek eta Aitor Agirrek oso-oso pistako Gipuzkoako txapelketa ona egin dute. Viveros San Antongo txirrindulariei ezin gehiego eskatu. Antton Tolosak ere junior mailako pistako denboraldiaren agurrean maila txukuna eman zuen.

Kadete mailan, Kimetz Etxaba laugarren izan zen, eta Aitor Agirre bosgarren azken sailkapenean. Gipuzkoako txapelketa lau probak osatzen zuten, eta Viveros San Antongo bi txirrindulariek, oso kontzentratuta, pedal kolpe onarekin eta behar zuteena buruan egin oso argi zutela ekin zioten jardunaldiari. Kimetz Etxabek 5. amaitu zuen scratcha; tempo proban 8.a izan zen, kanporaketa aparta egin eta bigarrena izan zen. Puntu batuketa eginda azken probara podiumean heldu zen. Baina, puntuaketan, bi itzuliren faltan, beste ziklista bat erori egin zen berekin eraman zuen Kimetz Etxabe. Podiumeko aukerek ihes egin zuten: puntu bakar batengatik podiumetik kanpo gelditu zen Etxabe.

Aitor Agirrek jardunaldirik borobilena jokatu zuen. Tempo eta puntuaketa saioetan nabarmendu egin zen. Erasokor jokatu zuen, baina burua galdu gabe, eta une egokian ihes eginda, faboritoen arteko bijilantzia hautsi eta tempo saioa hirugarren amaitu zuen zumaiarrak. Puntuaketan berdin. Azken sailkapenean 5. izan zen. Pena zuten Viveros San Antongo txirrindulariek; Etxabek pena eta mina, baina, euren buruaz egindako txapelketarekin harro egoteko moduan dira biak ere.

Erorikoak ondorio fisikoak utzi dizkio Kimetz Etxaberi. Ia aste guztia doaentrenatu ezinda, kolpe eta zaurien ondorioz. Baina, igandean Gipuzkoako Kopako azken jardunaldian taldearen koloreak defendatu nahi ditu. Hori gutxi balitz, eta ikusita une honetan sasoi onean dela, euskal selekzioarekin hasiko da entrenatzen datorren astean Galapagarren jokatuko den Espainiako Koparen bigarren ardunaldia prestatzeko. Galapagarren dena ondo bada, Kimetz Etxabek abiadura frogak egingo ditu.

Junior mailan, eta nahiz eta Gipuzkoako Txapelketa izan, Antton Tolosari berriz ere 23 urtez azpikoekin batera korritzea egokitu zitzaion. Horrek esan nahi du exijentzia maila handiagoa izan zela, baina Antton Tolosak beste behin erantzun ona eman zuen. Hori bai, gogotik sufrituta.

Gipuzkoako Txapelketa zortzigarren bukatu du Viveros San Antongo ziklistak. Mikel Mancisidorrek, gaixo, uko egin behar izan zion parte hartzeari. Jubenilek bukatu dituzte pistako kontuak, eta errepideari begira buru belarri prestaketan hasiko dira, otsailaren 24an Eibarren izango baitute errepideko denboraldiko lehen karrera.