Viveros San Antongo Ander Altuna Espainiako ziklo kros txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2019ko urt. 11a, 09:45

Espainiako ziklo kros txapelketak jokatuko dira asteburu honetan Pontevedran, eta bertan parte hartuko du, euskal selekzioko mailotarekin, Ander Altunak.

Viveros San Antongo Txirrindulari lasartearrak larunbat arratsaldean du bere lasterketa, eta honelaxe emango dio amaiera ziklo kros denboraldiari. Kanpaina ona izan da Altunarentzat, nahiz eta Euskadiko Txapelketaren bezperetan gaixotu egin zen, eta ezin izan zuen bi lasterketetan bere benetako maila eman. Ormaiztegin joan den igandean bosgarren amaitu zuen lasterketa. Proba horretan Kimetz Etxabe zazpigarren sailkatu zen, eta Heiko Mateosek, gaixorik, ez zuen lasterketan parte hartzerik izan.

Pistako lasterketak

Ziklo krosa bukatuta, pistako azken lasterketetan dira Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistak. Igandean neguko torneoa bukatuko da eta horren ondoren Gipuzkoako Txapelketa eta Gipuzkoako Kopa geldituko dira jokatzeko. Torneoari dagokionez, Kimetz Etxabe, kadete mailan, bosgarren tokian heldu da azken jardunaldira. Podiuma 5 puntura du, zaila baina ez ezinezkoa, horregatik igandeko bi lasterketetan duen guztia emango du debarrak.  Azkenaurreko saioan, scratchean, 11. sailkatu zen, eta puntuaketa bikain batean hirugarren sailkatzea lortu zuen. Aitor Agirrek 19. eta 17. egin zuen bi proba hauetan; bere funtzioa, ia, Kimetz Etxaberi laguntzea da. Prestaketan atzeratuago, ez du pistako denboraldian iazko pedal kolpea topatu. B txandan bere lana sendotzen ari da Aritz Eizagirre: scratcha 18. bukatu zuen eta puntuaketa 15. Roman Zabaletak C txandan parte hartu zuen eta scratcha 6. bukatu zuen. Baina, belaun atzeko minez, eta ordaindu egin zuen puntuaketan, nahiz eta lehen itzulietan ihesi eta saiatu zen.

92 txirrindularik hartu dute parte guztira kadete mailan neguko torneo horretan. Hortik baloratu behar da Kimetz Etxaberen sailkapen nagusiko 5. postua, Aitor Agirreren 14.a, Aritz Eizagirreren 52.a eta Roman Zabaletaren 61.a

Junior maiolan Antton Tolosak afizionatuekin korritu zuen eta lanak izan zituen haien erritmoari eusten. Hala ere, tenpon 20. sailkatu zen. Mikel Mancisidorrek juniorrekin korritu zuen eta tenpo proba 9. bukatu zuen, eta puntuaketa 11. Sailkapen nagusian Antton Tolosa 11.a da eta Mikel mancisidor 18.a.

Igandean neguko pista torneoko azken jardunaldia goizeko 10etan hasiko da.

Jon Agirre Euskadi Muriasekin kontzentratuta

Bestalde, Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkartearekin afizionatuak arteko bidea egin zuen Jon Agirre txirrindularia urratsak ematen ari da bere ametsa egia bihurtzeko. Egun hauetan Benidormen da Euskadi Murias taldearekin kontzentratuta. Euskal taldeak jarraipena egiteko aukeratutako Txirrindulari afizionatuen artean da Agoteko Jon Agirre ziklista.