Antton Tolosa Iruñerriko itzulian ostiralera arte

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2018ko abu. 7a, 15:51

Viveros San Anton-Zumaiako T.T.ko junior bakarrak, Antton Tolosak, gaurtik ostiralera bitartean Iruñerriko itzulian parte hartuko du; Zarauzko Txirrindulari Elkartearekin lehiatuko da itzuli honetan.

Lehen urteko junior honen denboraldiko bigarren itzulia izango du hau Gipuzkoako itzulia korritu ondoren. Iruñerriko itzulia sona handiko itzulia da estatu mailan, jubenilentzat dagoen itzulirik onenetakoa. Parte hartzaileak maila handikoak eta ibilbidea oso, oso gogorra, hala ere itzulia ezagutzeko gogoaz joan da zumaiarra.

Antton Tolosak itzuli honen aurretik Euskadiko txapelketan parte hartu zuen eta bertan 37 amaitu zuen, lehenen urteko jubenilen artean 17. 118 kilometroko lasterketa izan zen Ugao Miraballesen jokatutakoa; oso gogorra izan zen, 62 txirrindularik bukatu zuten, irteeran izan ziren erdiak baino gutxiagok. Beraz, emaitza ontzat jo behar ikusita hango ibilbidea eta egin zuen bero itoa. Uztailaren amaierara Gipuzkoako rankinean 30. tokian heldu da Antton Tolosa; 17 lasterketa jokatutako lehen urteko jubenilen artean 12.a da Viveros San Antongoa.

Kadeteek denboraldi bukaera ona izan dute, batez ere Kimetz Etxabek. Azken lasterketa guztiak onenen artean bukatu ditu eta esan daiteke Gipuzkoako bost kadete onenen artean bukatu duela denboraldia. Azpeitian podiumera igo zen, hirugarrena izan baitzen aurkariak eta zaleak Etumetako jaitsieran aho zabalik utziaz. 40 segundoko atzerapena izan arren gainean, lasterketa buruan heldu zen Azpeitiara, Ulmako bi txirrindularirekin esprinta jokatuz. 14. sailkatu zen Roman Zabaleta, 23. Aitor Agirre, 34. Ander Altuna eta 36. Mikel Mancisidor.

Hogei lasterketa jokatu dituzte Gipuzkoan kadeteek eta bertan 9.a izan da Kimetz Etxabe, lehen urtekoen artean 4. 12. Aitor Agirre, 13. Roman Zabaleta eta 16. Ander Altuna. Benetan denboraldia ona izan da Viveros San Anton taldeko kadeteena. Orain, ostiralean Zarautzen criteriuma korritu eta 2018-2019 denboraldia prestatzen hasiko dira behin udara igarota. Ziklo-krosa Altunarentzat eta pista beste guztientzat abiapuntu izango dira baikortartasunez errepideko denboraldi berriari aurre egiteko.