Gernikako arbolaren kimu berriaren landaketa

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2022ko abe. 16a, 11:23

Bihar, larunbata eguerdiko 12etan, Gernikako arbolaren kimu berri bat landatuko da izen bereko parkean, Iñaki Olazabalen eskultura bildumaren ondoan.

Udaleko ordezkariez gain, bertan izango da Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria den Ana Otadui Biteri ere.

Zumaiako EAJk herritar guztiak animatzen ditu gure herriko eta bakearen sinbolo honi ongi etorria ematera.