EAJ Udal Taldeak 2022ko aurrekontuetarako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2021ko aza. 5a, 23:36

EAJ Udal Taldetik bertatik bertara ezagutu nahi dugu herriaz kezkatzen zaituztena, udal aurrekontua zertara bideratzea nahi duzuen, zein ekipamendu, zerbitzu, hobekuntza behar dituen Zumaiak.

Horregatik, datorren urteko aurrekontuetarako zuen ekarpenak eta proposamenak eginez parte hartzera animatzen zaituztegu herritar guztiak. Horretarako, WhatsApp edo e-mail bidez jo dezakezue guregana, helbide eta telefono hauetan:

Tel.: 622 699 419

E-maila: eaj@zumaia.eus

Zuen ekarpenak oso baliagarri izango zaizkigu aurrekontuak lantzerako orduan eta aurrez eskerrak ematen dizkizuegu zuen partehartzeagatik.