EH Bildu eta Gezurra

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2021ko uzt. 28a, 12:24

EAJ-k ez dauka ohiturarik komunikabidetan eztabaida antzuetan sartzeko baina EH Bilduri erantzun beharrean aurkitzen gara, ez da lehen aldia udal gobernuak gure oharren harira erantzutera irteten duela, eta ezta ere erantzunean “Gezurra” hitza erabiltzen duela.

Tamalez, gaur egun gauza jakina da, gizartean politikarekiko desafekzio bat dagoela, arrazoia hemen ere ez da bakarra izango, eta gure iritziz garbi daukagu udal gobernuaren dialektikak desafekzio horri mesede edo laguntzen diola. Alderdi politikoen arteko eztabaida, ikuspegi/eredu ezberdinak… beharrezkoak dira herrigintzan, baina politika egiterakoan elkarri errespetuz zuzentzeko ahalegin konstantea egin beharko genuke, eta Gezurra hitza uneoro erabiltzeak kontrako bidean jartzen gaituela pentsatzen dugu.

 EAJko zinegotziok, ikuspegi ezberdina izan dezakegu, pertsonak garen momentutik hanka ere sartu dezakegu baina ez dugu Gezurra erabiltzen. 

1-Pandemian leialtasunez jokatu dugula esaten dugunean: Zumaia olatu ezberdinetan kutsatu tasa altuenetakoa duen herria izatera iritsi da; eta guk inguruko herrietan ikusi izan dugun bezala, Udal gobernuaren aldetik indarrean zeuden neurriak betearazteko kontzientziazio neurriak hartu izana faltan bota izan dugu.

Jaurlaritzak neurri orokorrak hartu ditu, baina inguruko herrien kutsatze tasa baino haundiago izanez gero, udalak ere badu neurri bereziak hartzeko eskumena, beste herri batzuek egin duten bezala; baina tamalez Zumaiaren kasuan ez da aparteko neurririk hartu.

Oharrak argitaratu ditugula? bai noski, pandemiari aurre egiteko hainbat neurri  proposatu genituen emergentziako mahaian eta beharrezkoak ikusten genituen momentu horretan, besteak beste, diru laguntza lerro bat aktibitatea etenda izan zuten merkatari eta ostalarien kasuan bezala. Eta konturatu ginen EH Bildu aktibatzeko bidea zela.

Eta erakundeen eskumenei dagokionez, herritarrak, bizi genuen egoera kritikoaren jakitun izanik zintzo jokatu genuen erakunde ezberdinek laguntza eskatu zigutenean, beraz eskumenen xestra politikoan ez gara sartuko.

2-Larretxoko igogailuari dagokionez, EAJk elkarrizketan ez zuen esan Larretxoko igogailua prest utzi zuenik, Proiektua idatzita eta lur saila erosteko Kreditu aldaketa eginda utzi zuela baizik. 2019an irisgarritasun plana egiteko diru partida eta jaurlaritzako diru laguntza ere lortu genituen. 2018ko azaroko udal aldizkarian argitaratu genuen proiektua eta bertan aipatzen genuen lehen pausoa zela, eta diagnosia edo irisgarritasun plana egiteko konpromezua hartzen genuela. Pozten gara, orain, bi urte beranduago Udal Gobernuak igogailua egiteko erabakia hartu duelako, eta bigarrengo bat ere bai, eta gehiago poztuko ginateke bigarren honek auzotar guztien beharrak erabat asebeteko balitu; ea horrela den.

Programa 134 Hiri mugikortasuna partida. 1 0100.600.134.00.01 2018 Lur sailaren erosketa 35000 euro.

Programa 134 Hiri mugikortasuna partida. 1 0100.643.134.00.01 2018 Larretxoko igogailua proiektua 15250 euro.

Programa 151 – Hirigintza: plangintza, kudeaketa, exekuzioa eta hirigintza-diziplina. 1 0100.643.151.00.01 2019, HIRIGINTZAKO AZTERLANAK partida barruan, Larretxo irisgarritasun plana.

3-Komentuko projektua kultur ekipamendu bezala interesgarria ikusten dugu, EH Bilduk lehentasunezkoa ikusten du. Baina EAJren iritziz dirulaguntzaren kudeaketa ez da egokia izan, eta berriz diogu, hasieratik deigarria egin zaigula 3 milioiko dirulaguntza(obraren 75% estaliko duena) eskaera luzatzea eta lortzea, zergatik? 2002-tik dauden 577 ebazpenetatik 2 kasutan soilik gainditu duelako 3 milioiko diru laguntza estatu mailan.

 EAJko zinegotziok Madrideko diru laguntzen metodologia ez dugula ezagutzen aurpegiratzen digu EH Bilduk, baliteke, baina gaur egun eta zoritxarrez gai honen inguruan daukagun errealitate gordina honakoa da, abenduak 14(2020) hirigintzako batzordean jaso genuen informazioa EH Bilduko zinegotzien eskutik, 3 milioiko diru laguntza baztertua izan zela. 

4- Publifikazioa.

Gure eredua argia da eta printzipio batek gidatzen du: udal batean gastuak seguruak dira, baina diru sarrerak ez. Beraz kontu haundia izan behar da zein zerbitzu publifikatzen (eta finkotzen) den, ez bakarrik zerbitzu jakin bat hobetzeko, baizik eta udalak ematen dituen zerbitzu guztien jasangarritasuna bermatzeko. Eta udalaren ahalmen ekonomikoa eta inbertsioak egiteko gaitasuna mantentzeko.

Bestalde gure ereduan eta udalak  tokiko ekonomia eskumena ere duen heinean, hori garatzeko aukera du bertako autonomo eta enpresa txikiei lanak banatuz, era ireki eta garden batean eta ez EH Bilduk dioen bezala “enpresa jakin batzuekin elkartzen ginela"; udalerriko enpresa eta autonomo guztiei zuzendutako udal bandoa jartzen zen. Gure ustez onura nabariagoa da funtzionario postuak sortzearen aurrean.

Eta udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren publifikazioari buruz. Gaur egun udal eraikin guztien garbiketa 16 pertsonen artean banatua dago, lanaldi ezberdinak dituzten 16 zumaiarrez osatua. Etorkizunerako Udal Gobernuak beti ere, aurkeztutako txosten teknikoaren arabera, zerbitzua lanaldi osoko 12 pertsonek egitea aurre ikusten du. Beraz 4 pertsona lan gabe geldituko dira. Lan poltsa batean sartuko direla argudiatzen da, bai. Baina orain lan kontratu bat izatetik, lan poltsa batera doaz. Ez da gauza berdina. Kontua garbia da.