Zumaiako EAJren udal taldeak sinesgarritasun osoa ematen die hainbat herritarrek salatutakoari

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2020ko abe. 10a, 08:00

Atzoko kiroletako batzordea egiteko baldintza bezala jarri zuen batzorde buruak EAJk udal gobernuko zinegotzi bati barkamena eskatzea, eta batzordea bertan behera geratu zen. Horren aurrean EAJren udal taldeak dio:

  • Hiru egun baino gehiago pasa ondoren, udal gobernuak oraindik ez duela gaitzetsi udal ondarearen aurka egindako erasoa.
  • Udal gobernuak zinegotzi konkretu bati barkamena eskatzeko exijitzen diola EAJ udal taldeari eta EAJk izenik aipatu ez duenez udal gobernuak jakingo duela zergatik seinalatzen duen zinegotzi hori.
  • Pintaketak egiteko erabili zen proiektorearentzako argi indarra Inpernupetik hartu zela eta horrek, gobernua osatzen duen koalizioko alderdi bat inplikatzen duela. 
  • Zumaiako hainbat herritarrek ikusi zutela zinegotzia pintaketan parte hartzen eta ikusitakoa larria zela iritzita EAJrengana jo zutela gertatutakoa salatzeko.
  • EAJk ez du herritar horien izenik emango, guztiok dakigulako izenak emanez gero herrian jasan beharko lituzketen presioak, baina sinesgarritasun osoa ematen diela emandako azalpenengatik.
  • Nahikoa dela, herria guztiona dela eta herriaren zati batek ez duela eskubiderik nahieran kaleak eta zumaiar guztion ondarea erabiltzeko.
  • EAJk bereak eta bi entzunda ere “lapurrak”, “hiltzaileak” eta beste hainbat irain, ez duela sekula udalaren jarduna eten eta udal gobernua fokoa EAJren salaketan jartzen ari dela, udal ondarearen aurka egindako erasoa gaitzesteak sortzen dizkion arazoengatik. 
  • Kofradia Zumaiar guztiona da, ez Ernairena.