Zumaiako EAJ udal taldeak Kofradian egindako pintaketak salatzen ditu eta udal gobernuari eskatzen dio zumaiar guztion ondarea behar bezala babesteko

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2020ko abe. 7a, 15:00

Udal gobernuko zinegotzi baten parte-hartzearekin egindako kalteak konpontzeko, herri ondarea lehengoratzeko kostuak egileri pasatzeko eta gobernu kide hori gobernutik kanporatzeko eskatzen dio EAJ udal taldeak EH Bilduren gobernuari. 

Atzo zumaiar asko zur eta lur gelditu ziren kofradiaren eraikina ikusita. Bolo bolo hasi ziren zabaltzen zumaiarren whatsappetan pintaketaren irudiak, baita pintaketek eragindako harridura eta ezinegona ere, eta herritar askok eta askok helarazi ziguten beren kexa. Ezinegona handiagoa egin zen, pintaketa egin zutenen artean EH Bilduren udal gobernuko kide bat zegoela jakitean. Egun argiz, ezkutuan ibili gabe eta, beraz, bere parte-hartzea publiko eginez aritu zen EH Bilduko zinegotzia. Erabateko prepotentzia eta sektarismoa adierazten ditu bere jokaerak, baita inpunitate sentimendua ere, herriaren jaun eta jabe direnaren ustea eta guztiona dena berak eta bere taldeak nahieran erabiltzeko eskubidea dutenaren konbentzimendua.

Udal gobernuko kide honen ekintzen inguruko erantzukizun politikoa gobernuak berak eta alkateak hartu behar dituela uste dugu eta eskatzen diogu:

  • Lehengoratu dezala kaltetua izan den herri ondarea.
  • Lehengoratze horren kostuen faktura, pintaketa sinatzen duenari, hau da, Ernairi, pasa diezaiola.
  • Zaindu beharko lukeen herriaren ondarea kaltetu duen zinegotzia gobernutik kanpora dezala.