EAJ Udal taldeak, emergentziako mahaian ekarpenak

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2020ko mai. 15a, 18:56

Aste honetan udalean egindako bileran hiru eskaera zehatz egin ditugu.

COVID 19aren pandemiak sortutako egoeran, langile publikoek izan duten eta duten papera funtsezkoa da eta egiten ari diren lanak erakundeen babesa eta aitortza merezi du. Hori dela eta, udalak, udal langileak egiten ari diren lan horren aitortza publikoa egitea eskatu dugu, izan ere, Gizarte Zerbitzuetako langileak, brigada edota udaltzaingoa, esaterako, lan eskerga egiten ari dira, herritarren beharrei arreta egiten, desinfekzio lanetan edota guztiok eta guztion segurtasunerako bete behar ditugun arauak betearazten.

Bestetik, pixkanaka kalera gero eta herritar gehiago ateratzen da kalera, joan den astean paseoak eta kirola baimendu zirenetik eta aste honetan merkataritza eta ostalaritzari dagozkion neurriak baimendu ondoren. Hori dela eta, igogailuak eta komun publikoak martxan jartzea beharrezkoa dela uste dugu, desinfekzio lanak areagotuta eta erabilera egoki bat egiteko jarraibideak ongi zehaztuta