Eskerrik asko antolatu genituen bi bilera irekietara etortzeko tartea hartu zenuten guztioi

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2020ko ots. 14a, 13:47

50 pertsona inguruk parte hartu zuten hainbat udal gairen inguruko gure ikuspegia herritarrekin partekatzeko antolatutako bileretan, gai nagusia TAOa izan bazen ere Larretxoko igogailuaz, kirol instalazioez, Santiago hondartzako zerbitzuez eta terrazen ordenantzaz ere aritu ginen. 

EAJ udal taldeak aurreko legealdian herritarrekin udaleko gaiak partekatzeko udal gobernutik hartutako konpromisoari eutsi nahi dio legealdi honetan baita oposiziotik ere. Bilera irekiez gain, herritarren eskura jarri ditugu whastapp bidez mezuak bidaltzeko telefono zenbakia (943 111 117) eta eaj@zumaia.eus helbide elektronikoa.

Zumaiako EAJ udal taldeak bi bilera ireki egin ditu aste honetan zumaiarrekin zenbait gairen inguruko gure ikuspegia partekatzeko eta herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko. 50 pertsona inguruk parte hartu dute bileretan eta gai nagusia TAOa izan bada ere Larretxoko igogailuaz, kirol instalazioez, Santiago hondartzako zerbitzuez eta terrazen ordenantzaz ere aritu ginen. Bilera horietan Arraun Zumaia 2020-2023 legealdirako gure gida-lerroetan jasotzen ditugun asmoetako batzuk partekatu nahi izan ditugu zumaiarrekin eta baita herritarrek gai horien edo beste kezka batzuen inguruan esateko dauzkatenak entzun ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu bilera horietara etortzeko tartea hartu duten zumaiar guztiei eta bertan jasotako ekarpenei bide emateko konpromisoa hartzen dugu. 

EAJ udal taldeak aurreko legealdian herritarrekin udaleko gaiak partekatzeko udal gobernutik hartutako konpromisoari eutsi nahi dio legealdi honetan baita oposiziotik ere. Helburu horrekin, bilera irekiak deitzeaz gain, herritarren eskura jarri ditugu whastapp bidez mezuak bidaltzeko telefono zenbakia (943 111 117) eta eaj@zumaia.eus helbide elektronikoa. Aurreko legealdian herritarrekin harreman zuzena izan genuen zenbait gai garrantzitsu lantzeko, Plan Estrategikoa, Turismo Plana eta bereziki TAOa. Herritarren erantzuna izugarria izan zen, oso aberasgarria, eta asko eskertu genuen. Zumaiarren ekarpenak jasotzeko udalean zabaldu genituen kanalak ere oso eraginkorrak izan ziren, bereziki whatsappa. Herritarrek mezu asko bidaltzen zituzten beren auzoetan edo herrian, oro har, ikusten zituzten gabeziak jakinarazteko eta oso lagungarria izan zen. Bileretan landutako gaien inguruko errepasoa egingo dugu gaiez gai datozen egunetan.