Ampo txirrindulari taldeak arraunean eginez jarri dio amaiera denboraldiari

Baleike 2015-10-18 15:48   Kirola

Ampo txirrindulari taldeak arraunean eginez jarri dio amaiera denboraldiari

Zumaian izan ziren larunbatean Ampo txirrindulari taldeko ziklistak, zuzendariak eta gainontzeko kideak, Telmo Deun arraun elkarteak utzitako traineruan arraunean eginez denboraldiari agur esateko. Aitor Olaziregi zumaiarra da tartean.

Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Kirol Patronatuak

Baleike 2015-10-16 14:11   Kirola

Azaroaren 8an jokatuko den Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Kirol Patronatuak, eta kiroldegian eman daiteke izena. Autobusak 7:30ean irtengo du Zumaiatik. 

Olarru Cup 2015 bela txapelketaren azken proba jokatuko da bihar

Baleike 2015-10-16 11:43   Kirola

Olarru Cup 2015 bela txapelketaren azken proba jokatuko da bihar

Zumaiako Klub Nautikoak antolatzen duen Olarru Cup 2015 bela txapelketaren 13. eta azken proba jokatuko da bihar. Zumaia-hustubidea-Zumaia bidea egin beharko dute belaontziek. Proba goizeko 10:30ean hasiko da, "ondoren bazkaria behar bezala prestatzeko". 

Klub Nautikoak antolatutako arrantza lehiaketa izango da asteburuan

Baleike 2015-10-16 11:09   Kirola
Zumaiako Klub Nautikoak antolatzen duen ainguratutako ontzien XI. arrantza sariko lehen jardunaldia jokatuko da larunbat honetan. Hiru jardunaldiz osatzen da saria eta beste biak azaroaren 21ean eta abenduaren 12an jokatuko dira.

Herriko surfa txapelketa atzeratzea erabaki dute

Baleike 2015-10-15 16:42   Kirola

Zumaiako Surf eta Bodyboard Txapelketa zen jokatzekoa asteburuan, baina ZISKEk astebetez atzeratzea erabaki du, olatu txikiegiak daudelako iragarrita.

Elkarteen arteko jaurtiketako arrantza txapelketa jokatuko da igandean

Baleike 2015-10-15 14:12   Kirola

Igande honetan, Anade elkarteak antolatutako 62. Elkarteen arteko jaurtiketako arrantza txapelketa, Iñaki Espilla memoriala jokatuko da. Lehiaketa hau, Gipuzkoako Arrantza Federazioaren Erregulare Ligan barne kokatzen da.

Urbasa aldera joango da Inda-Mendi igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2015-10-12 12:22   Kirola

Urbasa aldera joango da Inda-Mendi igande honetan

Iberiar sisteman asteburu zoragarria pasa ondoren, igande honetarako egun osoko beste ibilaldi bat prestatu dugu. Urbasa aldera joko dugu oraingo honetan. Urriak 18rako prestatu dugu irteera hau.

Alex Odriozola eta Mikel Atxega izan ziren onenak larunbateko bodyboard proban

Baleike 2015-10-11 19:21   Kirola

Eguraldi ederrarekin jokatu zen larunbatean Itzurunen Euskadiko Bodyboard Zirkuituko bigarren proba. Maiatzean Donostian jokatu zen lehena eta azaroan Getxon, Ereagako hondartzan jokatuko da hirugarrena eta azkena. Han erabakiko da zer riderrek janzten duten txapela. Argazkiak: Sara Utrera. 

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Zelai Talasoterapiak eta Zumaiako Futbol Taldeak kolaborazio hitzarmena sinatu dute

Baleike 2015-10-09 11:12   Kirola

Zelai Talasoterapiak eta Zumaiako Futbol Taldeak kolaborazio hitzarmena sinatu dute

Hitzarmen hau ostegun arratsaldean sinatu zuten Zelai Talasoterapia Hoteleko zuzendari Jon Ceberiok eta Zumaiakoko zuzendaritzako kide Bosco Garitanok. Hitzarmena 2015-2016 denboraldiari dagokio baina, emaitzen arabera, luzatzeko aukera izango da.

Olatuen gainean dantzan

Baleike 2015-10-09 06:00   Kirola

Olatuen gainean dantzan

Bodyboardeko euskal zirkuituko bigarren jardunaldia jokatuko da larunbat honetan Zumaiako Itzurun hondartzan. Itsasoaren egoera egokia bada eta olatuak lagun badira, goizeko 8ak aldera egingo da checkinga eta minutu gutxira hasiko dira olatuen gainean dantzan.

Bodyboardeko mito bat izan da gure artean

Bodyboardeko mito bat izan da gure artean

Baleike 2015-10-07 19:50   Kirola

Mike Stewart bodyaboardlari mitikoa Zumaian izan da gaur arratsaldean. Bederatzi aldiz munduko txapelduna izan den kirolari hawaiarra, Tanner McDaniel gaztearekin izan da Spot dendaren aurrean autografoak firmatzen eta bertaratu direnen galderak erantzuten. 

Mike Stewart Spot dendan izango da bihar

Baleike 2015-10-06 16:06   Kirola

Mike Stewart Spot dendan izango da bihar

Bodyboardeko izar handienetako bat izango da bihar Zumaian, Spot dendak gonbidatuta: Mike Stewart hawaiiarra. 

Agustin Aizpuruak Lanzaroteko itsas zeharkaldian garaipena lortu du beteranoen mailan

Baleike 2015-10-04 14:45   Kirola

Agustin Aizpuruak Lanzaroteko itsas zeharkaldian garaipena lortu du beteranoen mailan

Taosa igeriketa taldeko kideek denboraldia bukatzeko beste emaitza bikain bat izan dute, Agustin Aizpuruak Lanzaroten egiten den Travesia del Rion bere kategoriako lehenengo postua lortu baitu. 

Zakila Bira lasterketako sailkapena

Baleike 2015-10-03 21:50   Kirola

376 korrikalarik amaitu dute XIX. Zakila Bira lasterketa herrikoia. Ondorengo lotura honetan ikusi dezakezue lasterketako sailkapena:

XIX. Zakila Bira lasterketa herrikoiaren argazki bilduma

Baleike 2015-10-03 21:40   Kirola

Sufrimendu eta poz aurpegiak ikusi ditugu gaur rratsaldean korritu den XIX. Zakila Bira lasterketa herrikoian. Arnaitz Rubio Aprea argazkilariak ateratako irudiekin osatutako argazki bilduma osatu dugu. 

»» Ikusi argazki guztiak (145)