Irungo Hiria XVLII. Krosean izan ziren Saltaka taldeko neska-mutilak

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2015-11-20 08:38   Kirola

Joan den igandean ospatu zen Irungo Hiria XVLII. Krosa eta bertan izan ziren Saltaka taldeko neska-mutilak parte-hartzen.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Nafarroara joango da Inda-Mendi abenduaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2015-11-19 09:18   Kirola

Nafarroara joango da Inda-Mendi abenduaren 13an

Abenduaren 13an, urteko azken irteera egingo dugu. Nafarroara joango gara eta ondoren bazkaria izango dugu Iruñean. 

Zumaiakoren infantil txiki taldea Ohorezko infantil mailara igo da

Zumaiakoren infantil txiki taldea Ohorezko infantil mailara igo da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015-11-18 17:39   Kirola

Fran Aizpuruak, Ina Zearretak eta Ion Gonzalezek entrenatzen duten Zumaiakoko Infantil Txiki taldeak Ohorezko Infantil Mailara igotzea lortu du pasa den astebukaeran Deban 0-3 irabazi ondoren. 

Unai Granados bigarren izan da Euskal Herriko Bodyboard Txapelketan

Baleike 2015-11-17 10:46   Kirola

Unai Granados bigarren izan da Euskal Herriko Bodyboard Txapelketan

Asteburuan jokatu dira Euskal Herriko surf eta bodyboard txapelketak Bakion. Bodyboardeko txapelketa nagusian, Unai Granados bigarren izan da. Borja Ganzarain izan da aurten txapelduna. Andoni Izaga finalaurrekoetaraino iritsi da, eta Xabier Urrestillak ez ditu final-laurdenak gainditu.

Peru Nolaskoain eta Marcos Calderon, 18 urtez azpikoen Euskadiko Selekzioaren deialdian

Baleike 2015-11-16 14:48   Kirola

18 urtez azpikoen Euskadiko futbol Selekzioak Gasteizko Olaranbe zelaian jokatuko du asteazken honetan (19:00etan), Aurrera Vitoria taldearen aurka. Deialdian bi zumaiar sartu dira: Peru Nolaskoain (Athletic) eta Marcos Calderon. Real Sociedaden jokatzen duen Unai Agirre oraingoan deialditik kanpo geratu da.

Telmo Deun, aurten egindakoari segida emateko moduan

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2015-11-13 12:40   Kirola

Hasi dituzte entrenamenduak senior gizonezkoek. Azaroaren 2an ekin zioten lanari, eta aurreko asteburuko larunbatean uretan izan ziren entrenatzen. Bi traineru osatu zituzten, eta zortzi bat arraunlari lehorreko lana egiten geratu ziren; horietaz gain, lauzpabostek ezin izan zuten azaldu entrenamendura. Beraz, horrek esan nahi du 35 bat arraunlarirekin hasi direla lanean. Gustura dira Patxi Frances eta […]

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2015-11-12 17:29   Kirola

Iaz martxan jarri zen SALTAKA atletismo taldeak irailaren bukaeran ekin zion bere denboraldi berriari. Joan den urtean hasitako gaztetxoei aurten beste zenbait gehitu zaizkio eta bi talde osatu dira. Astean bina entrenamendu izaten ditu talde bakoitzak eta hemendik aurrera Zumaia eta inguruko krossetan ikus ahal izango ditugu neska-mutil korrikalariak.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Txirrindulari ugari Joxe Mari Kortaren oroimenezko irteeran

Txirrindulari ugari Joxe Mari Kortaren oroimenezko irteeran

Baleike 2015-11-09 15:07   Kirola

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak antolatuta, Joxe Mari Kortaren oroimenezko irteera egin zen igande honetan. 20 kilometroko irteera zen, Zumaian atera eta amaitutakoa eta partaidetza polita izan zuen: 58 txirrindularik hartu zuten parte, hauetatik hiru emakumezkoen, txirrindularitzaren zale porrokatua zen Kortaren oroimenean.

Apodaka eta Letona arteko mendi buelta egingo du Inda-Mendik igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2015-11-09 09:05   Kirola

Apodaka eta Letona arteko mendi buelta egingo du Inda-Mendik igandean

Joan den igandean hasi ginen goiz bueltak egiten eta hemen daukagu hurrengoa. Oraingoan Araba inguruan ibiliko gera. Ibilbidea igandean, hilak 15ean izango da eta Apodakan izango da hasiera, Amaritu (786m) eta Armikelo (888 m) mendiak igo, Letonan bukatzeko. 

XIX. Neguko Zumaia-Getaria bela liga jokatuko da bihar hasi eta apirilaren 16ra bitartean

Baleike 2015-11-06 12:32   Kirola

XIX. Neguko Zumaia-Getaria bela liga jokatuko da bihar hasi eta apirilaren 16ra bitartean

Zumaiako Santixo Klub Nautukoak eta Zumaiako San Telmo Belako klubak antolatuta, XIX Neguko Zumaia-Getaria bela liga jokatuko da. Bihar bertan hasi da txapelketa Getarian jokatuko den proba batekin.

Joxe Mari Kortaren oroimenezko bizikleta itzulia egingo du Sastrakasek, igandean

Baleike 2015-11-05 12:19   Kirola

Joxe Mari Kortaren oroimenezko bizikleta itzulia egingo du Sastrakasek, igandean

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak beste irteera bat antolatu du igande honetarako. Joxe Mari Kortaren oroimeneko itzulia izango da eta goizeko 9:00etan abiatuko da Lubaki paretik. 

Zumaiako surf txapelketako bideoa

Baleike 2015-11-04 17:02   Kirola

Duela pare bat asteburu jokatu zen Zumaiako Surf eta Bodyboard Txapelketako bideoa prestatu du Unai Borda bideogileak. Hemen ikus dezakezue.

Aitzuri pilotaleku berria, barrutik

Baleike 2015-11-03 20:00   Kirola

Pilotaleku berriko lanak oso aurreratuta daude, baita barrualdetik ere. Joan den ostiralean izan genuen bisitatzeko aukera Manuel eta Mikel Mugerza pilotari ohiekin, udal arkitekto Gorka Arregiren eskutik. Hemen ikus ditzakezue hainbat argazki.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Manuel Mugerza: «Itxura ederra du frontoi berriak»

Baleike 2015-11-03 20:00   Kirola

Manuel Mugerza: «Itxura ederra du frontoi berriak»

Aitzuri pilotaleku berriko lan gehienak bukatuta edo bukatzear daude. Inaugurazio datarik ez dago, oraindik kanpoaldea urbanizatu behar delako erabilgarri egon dadin. Manuel eta Mikel Mugerza aita-semeak frontoi berrian bildu ditugu. Azaroko aldizkarian argitaratuko dugu zesta puntan egin zuten ibilbideari buruzko elkarrizketa.

Irrati kontroleko belaontzien Urola ibaiaren V. igoera-jaitsiera jokatuko da larunbatean

Baleike 2015-11-03 13:11   Kirola

Irrati kontroleko belaontzien Urola ibaiaren V. igoera-jaitsiera jokatuko da larunbatean

Eguerdiko 12:00etan hasiko da proba Gernika parkearen aurrealdean. Ibaian gora trenzubira helduko dira eta handik behera egingo dute helmugara heldu arte.