Kauldi Odriozola Berrian: "Mailari eusteak baino zerbait gehiagok izan behar luke helburua"

Baleike 2017-09-01 18:01   Kirola

Kauldi Odriozola Berrian: "Mailari eusteak baino zerbait gehiagok izan behar luke helburua"

Junior mailako munduko eskubaloi txapelketa irabazi duen Kauldi Odriozolak bigarren denboraldia izango du Asobal ligan, Irungo Bidasoa taldearekin. Berria egunkariari emandako elkarrizketan ezker hegaleko gazteak aitortu du taldeak "aurrerapauso bat" eman behar duela denboraldi honetan.

[ARGAZKIAK] Goikoetxea eta Lopez Grand Slam Internationauxeko finalean

Erabiltzailearen aurpegia Peio Romatet Esteibar 2017-09-01 15:33   Kirola

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek Donibane Lohizunen jokatutako Grand Slam Internationaux txapelketa irabazi zuten atzo, Olha eta Menvielle-en aurka. Hemen dituzue finaleko zenbait argazki.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Haur eta gaztetxoen denboraldi berriaren hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017-09-01 10:17   Kirola

Haur eta gaztetxoen denboraldi berriaren hasiera

2017-2018 denboraldian piraguismoan jardun nahi duten haurrekin datorren asteartean, irailak 5, 17:00etan elkartuko gara Itxas-Gainek itsas kiroldegian duen lokalean. 

Goikoetxeak eta Lopezek ez zuten aurkaririk izan Grand Slam Internationauxeko finalean

Baleike 2017-09-01 09:54   Kirola

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek erraz lortu zuten garaipena atzo Donibane Lohizunen jokatutako Grand Slam Internationaux txapelketako finalean. Grand Slameko bigarren aurrelari eta atzelari onenak bezala pasa ziren finalera, baina, azken partida honetan, bikote bezala, beraiek bezalakorik ez dagoela erakutsi zuten.

Esprinteko Euskadiko txapelketa jokatuko da bihar Zumaiako triatloian

Baleike 2017-09-01 09:52   Kirola

Esprinteko Euskadiko txapelketa jokatuko da bihar Zumaiako triatloian

Bihar arratsaldean jokatuko da Zumaiako Triatloia, 15:30ean proba herrikoia eta 16:45ean esprint distantziakoa. Dortsalak agortuta, 600 kirolari izango dira lehian.

Hogeigarren izan da Zumaia Kontxako sailkatze estropadan

Baleike 2017-08-31 18:54   Kirola

Kontxako sailkatze estropadan 20. sailkatuta bukatu du denboraldia Telmo Deunek. Bermeo, Hondarribia, Orio, Kaiku, Zierbena, Tiran eta San Juan sailkatu dira gizonen Kontxako Banderarako, Donostiarrarekin batera. Emakumeen banderan, San Juan, Hibaika, Orio, Arraun Lagunak, Hernani, Deustu eta Mecos arituko dira hurrengo bi igandeetan.

Lubakiko neguko jardueretako izen-ematea astelehenean zabalduko da

Baleike 2017-08-31 14:44   Kirola

Lubakiko neguko jardueretako izen-ematea astelehenean zabalduko da

Astelehen honetan zabalduko da Lubaki kiroldegian gabonetara bitartean emango diren ikastaroetako izen-emate epea. Lehorreko eta uretako jarduerak izango dira irailaren 25ean hasi eta abenduaren 22ra bitartean. 

Telmo Deunek Kontxako banderako sailkatzen estropadan hartuko du gaur parte

Baleike 2017-08-31 10:43   Kirola

Telmo Deunek Kontxako banderako sailkatzen estropadan hartuko du gaur parte

Kontxako banderarako sailkatze estropada jokatuko da gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Donostiako badian. Bertan izango da Zumaiako Telmo Deun trainerua. KAE1 ligan laugarren postuan amaitu duen ontziak zaila, oso zaila, izango du datozen bi igandetarako sailkatzea, baina lan duina egiteko helburuarekin joango dira.

[BIDEOA] Tapa pala: Neurrien buruhaustea

Baleike 2017-08-31 09:58   Kirola

Neurriak izaten dira askotan entrenatzaileen buruhausterik handiena. Trainerua arraunlariari nola egokitzen zaion, eta ondoren trainerua orekan jartzeko izaten diren lanak azalduko ditugu Tapa Pala!-ren bosgarren saioan.

Jai Alai World Tourreko partidak jokatuko dira irailean Aitzurin

Baleike 2017-08-30 17:49   Kirola

Jai Alai World Tourreko partidak jokatuko dira irailean Aitzurin

Maila goreneko zesta punta partidak ikusteko aukera  izango da datozen hiru ostiraletan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Jai Alai World Tourraren baitan antolatutako 4. Master Serieseko finalerdiak eta finalak jokatuko dira bertan. Txapelketa honetan izango diren pilotarien artean bi zumaiar izango dira: Imanol Lopez eta Gotzon Enbil. 

[BIDEOA] "Partiduak jokatu egiten dira"

Baleike 2017-08-30 16:50   Kirola

Eneko Dorronsoro bideogileak Iñaki Osa Goikoetxeari buruz egindako bideo laburra ikus dezakezue hemen.

Futbol Eskolako haurren gurasoekin bilera irailaren 4an izango da Brankan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017-08-30 11:02   Kirola

Futbol Eskolako haurren gurasoekin bilera irailaren 4an izango da Brankan

Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du irailaren 4an, Brankan, Futbol Eskolako haurren gurasoekin bilera informatiboa egingo dela. 19:00etan, 2009 eta 2008 urteetan jaiotako haurren gurasoekin, eta 19:45etan, 2007 eta 2006an jaiotako haurren gurasoekin egingo da bilera. 

Udazkeneko 'Emakumea Surflari' ekimeneko izen-ematea zabaldu da

Baleike 2017-08-30 10:47   Kirola

Udazkeneko 'Emakumea Surflari' ekimeneko izen-ematea zabaldu da

Gipuzkoako Surf Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako Emakumea Surflari ekimena 2014an sortu zen eta aurten Zumaiara heldu da. Udaberrian zehar eman ziren klaseak Itzurun hondartzan, arrakasta handiarekin: 18 urtez gorako 42 emakumek hartu zuten parte ekimenean. 

Taosa Igeri Taldetik: Aupa zuek!

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017-08-30 09:56   Kirola

Taosa Igeri Taldetik: Aupa zuek!

Taosa Igeri Taldetik, abuztuaren 19an egin zen II.Itzurun-Arranpla Itsas zeharkaldia, arrakastatsua izatea ahalbidetu zutenei eskertu nahiko genieke.

Boxeoko jarduerak irailean bueltatuko dira

Baleike 2017-08-29 13:31   Kirola

Boxeoko jarduerak irailean bueltatuko dira

Irailarekin batera bueltatuko dira boxeoko jarduerak. Irailaren 5ean Zumaia Cuban Boxing klubeko saioak hasiko dira eta hilaren 11n haurrentzako boxeo eskolakoak.