Olharanek eta Inzak irabazi dute Zumaiako Master Series txapelketa

Baleike 2017-09-16 09:54   Kirola

Lopez eta Olha baino gehiago izan ziren atzo Aitzurin jokatutako finalean. Afizionatu mailako finalean, Donostiako Alberro anaiak nagusitu ziren Gorostola eta Segurola Zumaiako bikotearen aurka.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Euskal Kosta krosaren xehetasunak eman dituzte

Baleike 2017-09-14 18:20   Kirola

Euskal Kosta lasterketa berriaren ezaugarri eta xehetasun gehiago eman dituzte ezagutzera antolatzaileek gaur eguerdian egindako agerraldian. Nagusilan elkartea omenduko dute lasterketaren irteeran. Bestalde, lasterketa iragartzeko prestatutako bideoa ere erakutsi dute. Hemen daukazue ikusgai.

Imanol Lopez: hogeigarrena jarraian?

Jai Alai News 2017-09-14 13:54   Kirola

Imanol Lopez: hogeigarrena jarraian?

Imanol Lopez kantxan gozatzen ari den pelotaria da. Antzeman egiten zaio, igarri egiten da inoiz baino motibatuagoa dagoela eta, gainera, partida guztiak irabazteko gogo biziz dagoela. Dena nahi du irabazi, eta ia denak irabazten ditu.

Jai Alai World Tourreko finala jokatuko da bihar Aitzurin

Baleike 2017-09-14 13:03   Kirola

Jai Alai World Tourreko finala jokatuko da bihar Aitzurin

Jai Alai World Tourren baitan Zumaian jokatutako Masterseko finala izango da bihar Aitzuri frontoian, 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan. 

[BIDEOA] Imanol Yeregi: olagarroa eta surfa, bi pasio

Baleike 2017-09-13 12:13   Kirola

Imanol Yeregi surflaria da Jon Aspuruk egindako bideoaren protagonista. Olagarroak hartzea eta surfa bere bi pasioak direla dio. Lehena bere aitonak erakutsi zion, surfean, berriz, aitarekin hasi zen. Surfeko irudi ederrekin osatzen da bideoa. 

Urriaren 8an txapelketako saioa Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017-09-12 15:10   Kirola

Urriaren 8an txapelketako saioa Zumaian

Gaur bertan aurkeztu dute Bertsolari Txapelketa Nagusia. Irailaren 23an hasiko da, Baigorrin, eta Barakaldoko BECen amaitu, abenduaren 17an. Lehenbiziko aldiz, Zumaian jokatuko da saio horietako bat: urriaren 8an izango da, Aitzuri pilotalekuan.

BIDEOA: Olatuetan arraunean

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2017-09-12 11:15   Kirola

Igandean Kontxan jokatu zen estropadako irudiak ez zaizkigu berehala ahaztuko; Gaztañazpiri entzun nion, traineruek intxaur azalak ziruditela olatu artean. Bermeo Arraun Argazkiak sinatuta, emakumeen estropadako bideo ikusgarria dabil sarean –behean daukazue–; istripua ez zen gertatu mirariz. Ba, whatsapp bidez beste bideo hau iritsi zait, eta pentsatu dut munduan nik uste baino jende gehiago dagoela burutik jota... 

Oier Aizpurua: "Oriotarrek Kontxa irabazteko ilusioa ez, beharra zeukaten"

Baleike 2017-09-11 20:41   Kirola

Oier Aizpurua: "Oriotarrek Kontxa irabazteko ilusioa ez, beharra zeukaten"

Piraguarekin bost aldiz munduko txapeldun izan eta gero, 2009an hasi zen Oier Aizpurua (Zumaia, 1977) arraunean, Orion. Atzo Kontxako Bandera irabazi zuen, estropada gogoangarrian. Kontxako egunak nola bizi izan dituen kontatu digu, Orioko ospakizunen oihartzuna artean buruan bizi-bizi.

 

Tapa Pala! [azkena]: "Patroiarentzat garrantzitsuena itsasoa sentitzea da"

Baleike 2017-09-11 09:05   Kirola

Estropada gogoangarria izan zen atzo Kontxako Banderan. Patroiaren figura inoiz baino gehiago nabarmentzen da halako baldintza zailetan. Baina, nola aukeratzen da patroia? Zein da bere zeregina traineruan? Ziaboga on edo txar baten arabera epaitu behar al da? Patroiari buruz aritu gara Tapa Pala!-ren azken saioan.

Helene Alberdi distantzia olinpikoko Euskadiko txapeldun

Baleike 2017-09-10 19:05   Kirola

Helene Alberdi distantzia olinpikoko Euskadiko txapeldun

Handia ari da egiten Helene Alberdi triatleta gaztea. Orain bi aste Zumaiako Triatloia irabazi zuen esprint distantzian eta gaur, Sestaon jokatutako IV. triatloian, distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketa irabazi du. Urrian 22an Ibizan jokatuko den triatloi luzerako maila bikaina duela erakutsi du Helenek beste behin ere. 

Emaitza gazi-gozoa Gernikako Calzada zesta punta jaialdian

Baleike 2017-09-10 15:11   Kirola

Emaitza gazi-gozoa Gernikako Calzada zesta punta jaialdian

Emaitza gazi-gozoa eman zuen atzo Gernikako Katedralean jokatu zen Calzada Jaialdiak. Gozoa lehen partida ederra izan zelako eta Remen handiari ondo merezitako omenaldia egin zitzaiolako; gazia jaialdiko partida nagusian kontatzeko gutxi egon zelako. Jai Alai World Tourrerako azken faserako puntuagarriak izan ziren bi partidak. 

Imanol Lopezek eta Gotzon Enbilek Gernikako jaialdian jokatuko dute gaur

Baleike 2017-09-09 12:14   Kirola

Residencia Calzadaren aldeko jaialdia jokatuko da gaur Gernikako Katedralean. 1964tik jokatu da zesta puntako klasiko hau eta gaurkoaren 50. aldia izango da. Aurreko urteekin alderatuta, aurtengo jaialdia Jai Alai World Tourreko azken fasera sailkatzea puntuagarria izango da. 

Inza eta Olharan sailkatu dira finalerako, Egiguren eta Enbil kanporatuta

Baleike 2017-09-09 09:17   Kirola

Ezustekoa gertatu zen atzo gauean Zumaiako Master Series txapelketako bigarren finalaurrekoan: Olharanek eta Inzak 15-14 eta 15-14 irabazi zuten Egiguren eta Enbilen aurka. Finala datorren ostiralean izango da, Olha-Lopez eta Olharan-Inza bikoteen artean.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Eskolarteko esku pilota denboraldiaren hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2017-09-08 14:34   Kirola

Eskolarteko esku pilota denboraldiaren hasiera

2017-2018ko eskolarteko pilotari hasiera emango diogu.

Jon Albizu, Orioko arraunlaria: "Antzekotasun handia nabari dut 2007 eta 2017 denboraldien artean"

Baleike 2017-09-08 11:49   Kirola

Jon Albizu, Orioko arraunlaria: "Antzekotasun handia nabari dut 2007 eta 2017 denboraldien artean"

Zarauztarra jaiotzez, Orioko arraunlaria da eta Zumaian bizi da. Oriok azken aldiz Kontxako bandera irabazi zuenean, traineruko tostetan zegoen, igande honetan egongo den bezala. Bandera irabazteko oraindik aukerak dituztela esan du.