Hamalau zuhaitz landatuko dira larunbateko Zuhaitz Egunean

Baleike 2016-04-13 14:42   Gizartea

Aurtengo Zuhaitz Eguna larunbatean egingo da. Aurreko urteetan Basustan, Artadin edo Forondan egin badira, aurten Zumaiako kaleetan egingo da, “eguna herrira eta zumaiarrengana” hurbiltzeko xedez.

Herrian zehar zuhaitzak landatuko dituzte larunbatean, Zuhaitz Egunean

Baleike 2016-04-12 16:54   Gizartea

Herrian zehar zuhaitzak landatuko dituzte larunbatean, Zuhaitz Egunean

Larunbat honetan, hilaren 16an, Zuhaitz Eguna izango da Zumaian. Goizean zehar zuhaitzen landaketa egingo da herrian zehar, udal lorezain eta herritarren parte-hartzearekin.

Zumaiar bat ETB-1ko 'Gu ta gutarrak' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016-04-12 14:22   Gizartea

Unai du izena, 19 urte ditu, zumaiarra da eta atzo bertan hasi zen ETB1eko "Gu ta Gutarrak" saioko 5. edizioko lehiakidetako bat. Ezagutzen duzue? Saioa astelehenetik ostegunera ikusi ahal izango duzue 21:15etatik aurrera.

Zumaiako Udaleku irekietarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2016-04-12 14:17   Gizartea

Zumaiako Udaleku irekietarako izen-ematea zabalik dago

2016ko uztailaren 4tik 29ra bitartean egingo diren udaleku irekietan izena emateko epea irekita dago.

Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera izango da

Baleike 2016-04-11 20:56   Gizartea

Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera izango da

Zumaiako Udalak Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du berriz martxan, UEMArekin elkarlanean. Udaleko Euskara Zerbitzua errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri da eta guztiek bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbidatzeko. 

Berdintasun Foroa bilduko da astearte arratsaldean

Baleike 2016-04-11 20:42   Gizartea

Bihar, asteartea, 18:00etan, Berdintasun foroa bilduko da Alondegian. Gai zerrenda: martxoko egitarauaren ebaluazioa, maiatzaren 1erako planteamendua landu eta zaintzaren inguruko beka prestatzen hasi. 

EAEko suhiltzaileek bizikleta martxa egingo dute Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi duen legearen aurka

Baleike 2016-04-11 20:35   Gizartea

EAEko suhiltzaileek bizikleta martxa egingo dute Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi duen legearen aurka

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako suhiltzaileek Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi duen suhiltzaileen legearen aurka egiteko bizikleta martxak egingo dituzte EAEko hiru herrialdetan. Gipuzkoako suhiltzaileek hiru etapa egingo dituzte probintzian bihartik aurrera. Aipatu Zumaiako dozena inguru herritar suhiltzaileak direla.

Beheko Plazako gizarte zentroa eraberritzeko lanak gaur hasiko dira

Baleike 2016-04-11 10:49   Gizartea

Astelehenean hasiko dira Gurrutxaga plazako edadetuen egoitza eraberritzeko lanek. Udaletik adierazi dutenez,  lan hauek hiru astetan amaituta egotea aurreikusten da. Obraren kostua 54.279.55 eurokoa izango da; horretarako,  Udalak, kopuru hau, aurten onartutako aurrekontuetan jaso du.

Sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko da asteazkenean Brankan

Baleike 2016-04-11 10:41   Gizartea

Hileko bigarren asteazkenetan, 15:30etik 19:30era bitarte, Udaleko Berdintasun Sailak, doako sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko du Brankako sarrerako bulegoan. Horiek horrela, bertan, zumaiarrek, banan-banakako arreta jaso ahal izango dute eta sexualitatearen inguruan, hainbat gaiei buruzko informazioa eta laguntza jasotzeko aukera ere izango dute.

Fermin Leiza herri langile ohia hil da

Baleike 2016-04-08 16:32   Gizartea

Fermin Leiza herri langile ohia hil da

Hainbat euskaldun bezala, gaztetan Ameriketako Estatu Batuetara joan zen artzain. Handik bueltan, aurrena Itziarrera eta gero Zumaiara etorri zen bizitzera Fermin Leiza –Arantza (Nafarroa), 1931–. Zumaian enterradore eta herri langile aritu zen urte askoan, eta eskuko soinuarekin makina bat jai alaitu zituen, kalez kale. Hona ekarri ditugu, batetik 1994ko uztailean Baleike aldizkarian egin genion elkarrizketa; eta bestetik, Oregonen (AEB) artzain zegoela The Oregonian egunkariak 1967an egin zion erreportajea, argazki eta guzti. Baleikeko lan taldearen izenean, besarkada bat familiari, eta bi muxu handi Eulalirentzat. 

Zumaiako jubilatuek Val D'Aran eta Andorrarako bidaia egingo dute ekainean

Baleike 2016-04-08 11:54   Gizartea

Zumaiako jubilatuek Val D'Aran eta Andorrarako bidaia egingo dute ekainean

Beheko Plaza jubilatuen elkarteak Val D'Aran eta Andorrarako bidaia antolatu du. Ekainaren 5etik 10era bitartean egingo da (sei egun eta bost gau).

Ontzi arinak eta papera eta kartoia gaika hobeto biltzeko kanpaina

Baleike 2016-04-08 11:37   Gizartea

Ontzi arinak eta papera eta kartoia gaika hobeto biltzeko kanpaina

Urola Kostako Udal Elkarteak kanpaina bat jarri du martxan, Ecoembesen diru-laguntzarekin, ontzi arinak eta papera eta kartoia hobeto bereiztea lortzeko.

(BIDEOA): San Telmoren inguruko tradizioa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-04-08 10:16   Gizartea

Ana Mari Etxabek, Ramon Zubiak eta Jose Migel Irigoienek bideoan kontatzen dutenaren arabera, badirudi San Telmoren ohitura Galizia ingurutik ekarri zela XVII. mende inguruan. Gipuzkoan ez da beste inon San Telmorik. San Telmo kalean ere bada, ustez San Telmorena den irudi bat, baina ez da San Telmo, San Isidro baizik. Zumaian oso sartuta dago: garai batean arrantzontziaren izena, trainerua, umeen izenak eta abar.

Ostiralean Gune elkartearen meditazio saio berri bat

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2016-04-08 10:08   Gizartea

Ostiralean Gune elkartearen meditazio saio berri bat

Ostiral honetan, apirilak 8, ​Gune elkarteak antolatutako ​meditazio saio berri bat izango da Foronda jauregian. Oraingoan Joseba Ossak zuzenduko du.

Repetiziotan eguraldiak bi aurpegi erakutsiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia eguraldia 2016-04-07 15:49   Gizartea

Nahiko ondo portatu da San Telmotan eguraldia, eta orain repetiziotan hasieran fresko eta euriarekin hasiko bada ere, igandea polita izango da, beraz asteburu hau ere orokorrean hartuta ezta hainbeste okertuko. Bihar, ostirala, egun tristea izango da. Hodeiak eta euria izango dira nagusi eta giro freskoa, ipar-mendebaldeko haize biziarekin. Tenperatura maximoa 11 ºC inguruan geratuko da. […]