Gerra zibila eta deshobiratzeen inguruko hitzaldia emango du ostegunean Aranzadiko Lourdes Herrastik

Baleike 2016-04-26 11:16   Gizartea

Gerra zibila eta deshobiratzeen inguruko hitzaldia emango du ostegunean Aranzadiko Lourdes Herrastik

Gerra Zibilean eta haren ondorengo urteetan errepresaliatuak izan zirenen gorpuak berreskuratzeko lan handia ari da egiten Aranzadi zientzia elkartea. Horren inguruko hitzaldia eskainiko du ostegun honetan Aranzadi elkarteko kide Lourdes Herrastik. Saioa 15:15ean izango da, Aita Mari zinean.

Haurren nortasunaren garapenari buruzko saio irekia

Baleike 2016-04-26 09:44   Gizartea

Haurren nortasunaren garapenari buruzko saio irekia

Haurren garapenari buruzko formakuntza saioa egingo da bihar, asteazkena, Sagarbideko eraikinean (17:30ean) Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Elkarteak antolatuta. Saioa doan da eta interesa duen edonori dago zabalik.

BIDEOA: Txonperekin izurdeak ikustera

Baleike 2016-04-25 13:58   Gizartea

Guk uste baino zetazeo espezie gehiago bizi dira  Kantauri itsasoan, gure kostaldetik oso gertu. Jon Txonpek Luma belaontzian eraman gaitu, izurdeak ikustera. Esperientzia ederra benetan. Maiatzeko aldizkarian argitaratuko dugu Txonperi egindako elkarrizketa, irteerako argazkiekin. Bitartean, goizpasa gogoangarriak emandakoa jaso dugu bideo honetan.

Errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo da ikastetxeetan eta saltokietan

Erabiltzailearen aurpegia ZUMAIAKO ERREFUXIATUEN HARRERA TALDEA 2016-04-25 11:00   Gizartea

Errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo da ikastetxeetan eta saltokietan

Apirilaren 25etik 29ra errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo da Zumaiako ikastetxeetan. Apirilak 29 ostiralean eta 30 larunbatean, berriz, Eroski eta Dia saltokietan bilduko da janaria.

Urola Kostako Hitzari aurreko urteetako diru laguntza emateko eskatuko diogu Udalari, mozio bidez

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2016-04-23 14:52   Gizartea

Urola Kostako Hitzari aurreko urteetako diru laguntza emateko eskatuko diogu Udalari, mozio bidez

Iazko diru laguntza %82 jaistea erabaki zuen Udal gobernuak aurtengo aurrekontuetan. 28.650 euro jasotzetik 5.000 euro jasotzera igaroko da HITZA.

Arratsaldean kostako errepidea moztuko da Zumaiatik Zarautzera, Aizarnazabalgo duatloia dela eta

Baleike 2016-04-23 11:19   Gizartea

15:00etatik 17:30era kostako errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zarautzera joateko, Aizarnazabalgo duatloia dela eta. Garraio publikoari baino ez zaio pasatzen utziko.Zarauztik Zumaiara etortzeko erraia libre zabalik egongo da, Zumaiako Udaltzaingoak informatu duenez.

Isabel Urbina hil da, urte gehien zituen zumaiarra

Baleike 2016-04-23 10:29   Gizartea

Isabel Urbina hil da, urte gehien zituen zumaiarra

101 urterekin hil da gaur Isabel Urbina Aramendi. Zarautzen jaioa, Zumaiara ezkondu zen Juan Jose Zinkunegirekin, eta orduz geroztik gure artean bizi izan da. Urte gehien zituen herritarra zen. 

Maiatzak 1eko planteamendua zehazteko bilera, gaur, Gaztetxean

Baleike 2016-04-22 14:03   Gizartea

Maiatzak 1eko planteamendua zehazteko bilera, gaur, Gaztetxean

Maiatzak 1ean Langileen Nazioarteko Eguna gogoratzen da. Egun horren inguruko planteamendua zehazteko bilera deitu du Zumaiako Gazte Blokeak. Gaur egingo da bilera, 19:00etan, Torreberri Gaztetxean. 

PSE-EEk EAJ eta EH Bildu kritikatu ditu Deba eta Donostia artean gautrena ezartzearen aurka agertu direlako

Baleike 2016-04-22 11:37   Gizartea

Euskal sozialisten taldeak asteburuetan Deba eta Donostia arteko gautrena jartzeko eskaera eraman zuen atzo Legebiltzarrera. Proposamenak aldeko 25 bozka eta aurkako 47 jaso zituen. Hori dela-eta, PSE-EEk EAJren eta EH Bilduren jarrera kritikatu du, kontrako botoak emateagatik. 

(BIDEOA) Benito Etxabe: Musika kontuetan apaizen eraginez

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016-04-22 10:30   Gizartea

Artadi auzoko Gorostiagaundi baserrian jaio zen Benito Etxabe. Umea zela, Artadi auzoan organo-jotzailea behar zenez, auzoko baserritar guztien artean musika-eskolak ordaindu zizkioten. Artadi auzoko elizan ikasi zuen musika eta organoa jotzen Zumaiako irakasle batekin. Lehenengo irakaslea Nemesio Etxaniz izan zuen. Artadi auzoko organo-jotzailea izan da 60 urtez. Angulak harrapatzen ere nabarmendu da.

Asteburuan iparra nagusi, beraz hodeiak, fresko eta euria ere bai

Erabiltzailearen aurpegia eguraldia 2016-04-22 10:17   Gizartea

Badator asteburua eta eguraldiak okerrera egingo du. Atlantikoan antizikloia kokatuko da, lehen borraska bat zegoen tokian, eta hortik iparra bidaliko digu, gainera Europa osora aire masa hotz bat iritsiko da eta gurean ere zerbait nabarituko da aire hotz hori. Beraz, iparra nagusituko da eta horrekin batera frontexkaren bat ere iritsiko zaigu, eta horrek hodeiak eta […]

Surfriderrek larunbatean egin behar zuen ekintza bertan behera geratu da

Baleike 2016-04-22 10:07   Gizartea

Surfrider elkarteak larunbatean Inpernupeko kalan egitekoa zuen hondakinen jasotze eta sailkatzea bertan behera geratu da eguraldiaren eta itsaso txarraren iragarpenengatik. Ekintza hau zehaztu gabeko beste egun batera atzeratuko dutela adierazi dute. 

Kolonbiako Cali hirian, Zumaian bezala

Baleike 2016-04-21 19:00   Gizartea

Kolonbiako Cali hirian, Zumaian bezala

Hainbat faktore medio, Zumaia gero eta ezagunagoa da euskal mugetatik kanpo. Baina, ba al zenekiten ‘Zumaia’ izeneko jatetxe bat dagoela Kolonbiako hirugarren hiri handienean?

BIDEOA: Harraldea airetik

Baleike 2016-04-21 11:20   Gizartea

Makina bat bideo grabatu dira azken urteotan Zumaia eta Deba arteko harraldean. Zein baino zein ederragoak dira. Oraingo honetan Heliworx dron etxeak egindakoa duzue hemen. Irudi ederrak, inongo zalantzarik gabe. 

Inpernupen pilatutako hondakinak jaso eta sailkatuko dira larunbatean

Baleike 2016-04-21 10:51   Gizartea

Inpernupen pilatutako hondakinak jaso eta sailkatuko dira larunbatean

Surfrider España elkarteak antolatutako Plastikozko itsasoak izeneko egitasmoak Zumaian izango dute hitzordua larunbat honetan. Goizeko 11:30etik aurrera, Inpernupeko kalan bildutako hondakinak jaso eta sailkatuko dituzte.