Berdintasun foroa bihar bilduko da

Baleike 2017-09-13 09:13   Gizartea

Zumaiako Berdintasun foroa bihar bilduko da, Alondegian, 18:00etatik aurrera. 

Turismo plana garatzeko laborategietatik lehena egin da gaur

Turismo plana garatzeko laborategietatik lehena egin da gaur

Baleike 2017-09-12 20:42   Gizartea

Zumaiako turismo plana garatzeko prozesuaren baitan, bi laborategi egingo dira udazkenean zehar. Lehena gaur arratsaldean egin da Alondegiko Oxford aretoan. 71 lagunek hartu dute parte, zazpi taldetan banatuta. Lehenbizi, inkestaren eta herriko eragileei egindako elkarrizketen bidez lortutako emaitzen berri eman da. Gero, taldetan banatuta, zenbait gai aztertu dituzte, beti ere, turismoaren inguruan. 

Ur mozketak izango dira bihar Axular eta Narrondo artean

Baleike 2017-09-11 12:01   Gizartea

Horniketa sarean hobekuntza lanak egiteko asmoarekin, bihar herriko zenbait kale eta auzotan ur mozketak izango direla iragarri du Gipuzkoako Urakek. 15:00etatik 18:00etara bitartean egingo dira mozketak.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoerak zailak maneiatzeko ikastaroa

Baleike 2017-09-11 11:01   Gizartea

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoerak zailak maneiatzeko ikastaroa

Sendian programaren baitan, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoera zailak maneiatzen ikasteko ikastaroa emango da. Irailaren 26tik urriaren 6ra bitartean emango da eta aurrez izena eman beharko da.

Zertarako dira?

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue 2017-09-10 18:41   Gizartea

Zertarako dira?

Azkenaldian erakunde publikoek gero eta gehiagotan aldez aurretik iragartzen dizkigute zer lan eta zertarako egingo dizkiguten, jakinaren gainean egoteko eta beraien lana nabarmentzeko. Ez da hori gertatzen, ordea, Paoleko barrako lanekin, eta badaukate nolabaiteko giro misterotsua, taosaz inguratuta baleude bezala.

Olarro Eguneko egitaraua

Baleike 2017-09-10 16:47   Gizartea

Olarro Eguneko egitaraua

Datorren larunbatean, hilaren 16an, Olarro Eguna izango dugu Zumaian. Aurten ez da lehiaketa gastronomikorik izango eta horren ordez sukadalritza erakustaldia egingo da Beheko Plazan. Bezperan, ostiralean, abesbatzen kontzertua izango da. 

Atzo beldurra sentitu nuen

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Zubimendi 2017-09-09 23:17   Gizartea

Atzo beldurra sentitu nuen

Arbustaingo arranplan moto akuatiko bat jasotzen zeuden bi tipo. Bata uretan, motoan, eta bestea Ford Mondeo bat eta remolkearekin "martxa atras"-ean, musika topera zuela. Arranplan ume zein helduak zeuden bainatzen.

Ana Carlota Dominguez: "Haurra hilda dagoenik inork ezin izan du ziurtatu"

Baleike 2017-09-09 10:55   Gizartea

Ana Carlota Dominguez: "Haurra hilda dagoenik inork ezin izan du ziurtatu"

Gurasoei 1963an Donostiako Arantzazuko Ama erietxean lapurtutako haurraren kasua argitu nahian dabil Ana Carlota Dominguez zumaiarra. Epailea kasua ikertzen ari da, eta ostegunean zenbait lekuko deitu zituen deklaratzera: gurasoak alde batetik, eta erditzen lagundu zuen emagina bestetik. Emaginaren kontraesanak eta azalpen falta azpimarratu ditu Dominguezek. 

Ane Castro, Floridatik: "Irma urakana dela eta, tentsioan gaude"

Baleike 2017-09-08 19:00   Gizartea

Ane Castro, Floridatik: "Irma urakana dela eta, tentsioan gaude"

Irma urakanak mehatxupean ditu Florida, Leeward Uharteak, Puerto Rico eta Kuba. Ane Castro (Zumaia, 1995) Floridako hiriburuan, Tallahasseen dago joan den abuztutik. Aurreikuspenen arabera, igarotzekotan datorren asteburuan pasako da urakana Castro bizi den lekutik. Azken egunotan bizitzen ari diren egoeraz aritu da Urola Kostako Hitzarekin.

Aurrera doa Zumaiako turismo plana

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-09-08 14:12   Gizartea

Zumaiako Udala etengabeko urratsak ematen ari da Turismo Plana garatzeko bidean eta ildo horretan, turismoaren inguruan herritarrek betetako inkestaren eta herriko hainbat eragileei egindako elkarrizketen emaitzak jaso eta aztertu ostean, datorren pausoa lantzeari ekin dio.

[BIDEOA] Arritokieta Manterola: Ezizen eta etxeen izen batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-09-08 11:25   Gizartea

Mari kalean jaio zen Arritokieta 1924an; ama Silbestranekoa zuen eta aita Porrajanekoa, biak zumaiarrak. Ezizen horiei buruzko azalpenak ematen ditu bideoan, eta beste batzuk ere aipatzen ditu: Barrabas... Mari kaleko etxeen izen batzuk ere esaten  ditu: Sakristikoa, Xarrenekoa, Antienekoa, Zearretenekoa, Eloinekoa, Eduardonekoa, Patxiku Bixinekoak...

Irisgarritasunaren inguruko galdetegien emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Irisgarria 2017-09-07 22:24   Gizartea

Irisgarritasunaren inguruko galdetegien emaitzak

Ia lau hilabete igaro dira galdetegiak kaleratu genituenetik eta ordutik lanean aritu gara emaitzak herritarroi plazaratu ahal izateko.

Informazio kartelak jarri dituzte herriko zenbait eraikin esanguratsuetan

Baleike 2017-09-07 14:49   Gizartea

Informazio kartelak jarri dituzte herriko zenbait eraikin esanguratsuetan

Herriko eraikin esanguratsu baten alboan egon eta ia denok entzun behar izan ditugu antzerako galderak: “Eta etxe hau zer da?”. Foronda dela, Olazabal jauregia, Ubillos, etab. Hemendik aurrera gutxiagotan erantzun beharrean izango gara, Udalak, Euskal Kostaldeko Geoparkearekin batera, herriko zortzi eraikinen atarian informazio panel txikiak jarri dituelako. 

Datorren astean zabalduko ditu berriro ateak Zumaiako Gazteguneak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-09-07 14:08   Gizartea

Datorren astean zabalduko ditu berriro ateak Zumaiako Gazteguneak

Udako oporrak ziztu bizian igaro dira eta dagoeneko hastear da 2017-2018 ikasturtea. Herriko ikastetxeek eguneroko lanei helduko diete jada ostegunean eta ildo horretan, Zumaiako gaztegunea ere prest dago ikasturte berriari ongietorria emateko.

Oikiako Errotaberri bertso elkarteak zozkatutako saria ordezko zenbakiarentzat izango da

Baleike 2017-09-07 10:52   Gizartea

Oikiako Errotaberri bertso elkarteak zozkatutako saria ordezko zenbakiarentzat izango da

Abuztu amaieran Oikian ospatutako San Bartolome jaien baitan, bertako Errotaberri bertso eskolak karretila bat bete janari zozkatu zuen. Txartel sarituaren jabea azaldu ez eta orain ordezko zenbakiaren jabearentzako izango da saria.