soldadura zentroa argazkia 2 soldadura zentroa argazkia 1

Zumaiako Soldadura Zentroa

Zumaiako Soldadura Zentroa logotipoa

Ikasketa horiek dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Bi urteko ikasketak dira eta Zumako Soldadura Zentroan egiten dira. Gure zentroan soldadura eta galdaragintzako lanbidea ikasi dezakete DBH gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urteko arteko gazteek. Bigarren mailan ikasleek praktikak egiten dituzte, eskualdeetako lantegietan edo udalentzat lanak eginez.

Ikasketa horiek egiten dira Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan (Estazioaldeko industrialdea, Urola plaza 10).

Helburua

  • Ikasketa praktikoaren  bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea.
  • Oinarrizko hezkuntza landuz DBHko graduatua lortzea.

Programaren atalak

Lehenengo ikasturtea: 1050 ordu

  • Lanbide baten oinarrizko ezagutza, lanerako eta gizarterako prestakuntza eta banan-banako tutoretza.
  • Berariazko modulua:soldadura eta galdaragintzako lanbide profilaren oinarrizko ezagutzak.
  • Oinarrizko modulua: arlo sozio-linguistikoa, matematika eta arlo zientifiko-teknikoa.

Bigarren ikasturtea:  1050 ordu

  • Berariazko modulua: profil profesionala osatzeko gainerako ezagutzak (lanbidearen ezagupen sakonagoak eta laneratzeko garrantzitsuak diren alorrak).
  • Praktikak lantegietan.
  • Oinarrizko modulua: DBHko graduatua lortzeko prestaketa.
  • Eskualdeko lantegietan laneratzea.         

Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastaro hauek Urola Kosta Udal Elkarteak eskaintzen ditu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru laguntzarekin.

Soldadura ikasketak
Soldadura ikasketak

Zumaiako Soldadura Zentroa

Kokapenaren mapa