Eskualdeko euskara elkarteek bat egin dute EHE taldeak antolatutako Harrotze Astearekin

Mireia Galarza Bastida api 23, 15:00 Getaria   Zumaia

Euskara elkarteek eskualdeko herritar guztiei dei egin nahi izan diete "euskararen aldeko lanera batu" eta EHEk antolatu dituen ekintzetan parte hartzera. Horien artean dago ostiral honetan, hilak 26, Donostiako Justizia Epaitegiaren aurrean 18:00etan egingo duten mobilizazioa.

Harrotze Astearekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea api 22, 08:35 Zumaia

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28rako Harrotze Astea antolatu du, eta Larraina Euskara Elkarteak ere bat egin nahi du ekimenarekin. Hori adierazteko, Urolako Kostako zenbait euskara elkartek agerraldi bat egingo dugu apirilaren 22an, eta zumaiarrei dei egiten diegu bertan parte hartzeko.