Oier Korta: "Herria geldialditik atera dugula diogunean ez gara adreiluaz bakarrik ari"

Baleike 2019ko mai. 22a, 18:17
Oier Korta: "Herria geldialditik atera dugula diogunean ez gara adreiluaz bakarrik ari"

Alkatetzarako lau hautagaiak izan ditugu astelehenetik ostegunera baleike.eus-en zuen galderak erantzuteko prest. EAJ-PNVko alkategai Oier Korta izan da gaurkoan. Hemen irakur ditzakezue erantzunak.

1. Zergatik zu atez atekoan kontrako plataformakoa izanda atez atekoa jarri diguzu tabernai eta tallerrai? Behin elezioak irabazita iritziz aldatu?
Tabernaria

Arratsaldeon, akordio bat sinatu zen 2013ko maiatzean, guztiok hartu genuen konpromezu bat, gu udalera iritsita lanean jarri ginen guztiok sinatutakoari erantzuna emanez, ondo izan!

2. Podemos eko alderdi kidea naiz baino udalean ez daukagunez talderik EAJ tari botua ematea erabaki dut programa eraikitzailea, soziala eta errealistagoa delako. Baina zer egin daiteke guk gure garajeetan kotxe sarriago sartzeko turistei kulpa bota beharrean?
Xabi

Hori horrela da, erosotasuna nagusitzen da tamalez maiz! ez dauka irtenbide erraza, ez da gurean bakarrik arazoa...landu beharko dugu!

3. Kaixo Oier. Zumaiak dituen umeentzako gune estalien gabezia ikusirik, Eusebio Gurrutxaga plazaren eraberritzeari buruz zerbait pentsatuta duzue?. Mila esker.
Arraunlari

Programan jaso dugu, Erkibe aurreko orubea udal jabegora pasata, espazio guzti horren berantolaketa sakona egitea proposatzen dugu, herriaren erdigunea izanda, eta estalpe erabilera anitzekoa ondo legokela proposatzen dugu, azoka, kontzertu, umeen aterpe, kirol ekitaldiak....

4. Ezker abertzaleko hautagaiak EAJ gezurretan ari dela esan du kanpañan. Bideo bat atera du hori esanez. Zer deritzozu?
Joxe

iruditzen zait politikan ez duela guztiak balio, bizitzako edozein arlotan bezala. Dena ezin da onartu politikan. Guztiok daukagu ardura bat ditugun ezberdintasunak zintzotasunez defendatzeko eta ez forma horiekin.
Politika tamalez, gizartetik aldenduta eta debaluatuta dago, eta ez daukat zalantzarik jarrera hauek ez dutela laguntzen politika behar den lekuan kokatu eta eredu izateko.

5. Programan benetan deigarria Oikia bidegorriz lotzea, posible al da?
Oikea

Erreza ez, baina posible noski baietz. Proiektu honek lan handia eskatuko du, eskumenak dituzten erakunde desberdinak eta mota desberdinetako araudiak daudelako tarteko, baina erakutsi dugu batzuekin eta besteekin elkarlanean aritzeko gai garela eta lortu dezakegula uste dut. Orain lau urte, gutxik ikusiko zuten posible Santiago hondartzaren birgaitzea, baina egun errealitate bat da. Anbizio handiko proiektua da, baina egingarria da baita eta gu lanerako prest gaude, helburuak merezi duelako. Mugikortasun jasangarria sustatzea beharrezkoa da eta auzoei zerbitzua ematea baita ere eta proiektu bi helburuak jasotzen ditu.

6. Kaixo Oier, skatepark berriaren eraikuntza nola dago? boletinean azaldu zen orain dela hilabete batzuk onartu zela baina ez da inungo mugimendurik ikusten? egingo da? noizko?
Skater

Kaixo Skater! Hori da legealdi honetan geratu zaigun arantzatxoetako bat! Proiektua idatzita, diru partida jasota, kokapena definituta,... dena lotuta dago. Arazo tekniko batzuek izan dira bidean eta proiektua atzeratu egin da, baina dagoeneko bideratuta dago eta errealitate bat izango da laister. Gauzak beti ez dira ateratzen nahi bezala, baina saiatu gara eta barkamena eskatzen dizuet Skate Parkearen zain zaudeten guztioi atzerapenagatik.

7. Iñaki Ostolazak ateratako azken bideoan, Inbertsiotako exekuzioari buruzko grafika batzuek erakutsi ditu. EAJ gezurretan ari omen da, Zumaia ez omen zegoen geldirik udal gobernuan sartu zenean. Zer daukauzue honen inguruan esateko?
Kilkir

Iñaki Ostolazaren legealdian, 4 urtetan, inbertsioak 4.891.654,71 euro eta exekuzioa %48koa. EAJ PNVren legealdian, 3 urtetan, inbertsioak 5.626.300,18 euro eta exekuzioa %48koa baita. Eta kontutan izan, 2019 urtea oraindik exekuzioan dagoela.

Hala eta guztiz ere, guk diogunean geldialditik atera dugula herria, ez gara mugatzen adreilura. Herritarrak ditugu ardatz, eta horrexegatik, gizarte zerbitzuak, enplegua eta ekonomia sustapena, hezkuntza, gazte emantzipatzeko aukerak, aparkalekuen erregulazioa, partehartze sustatu; plan estrategikoa, turismo plana, auzoak eta udalaren arteko harremana sendotu, hezkuntza komunitatearekin etengabeko harremana... eta hainbat arlotan egin dugu lan emaitzekin. Zerbitzuak landu eta indartzean ateratzen da herria geldialditik. Eta hori ez dago inbertsiotarako kapituluaren barnean.

8. Oier. lehenik eta behin zorionak udalera iritsi eta gazteentzako alokairu beka martxan jartzeagatik, batzuk hitz egiten dute eta zuek udalera herritarrengatik lan egitera joan zaretela erakutsi bait dezute 4 urte hauetan. Nere galdera honakoa da, programarekin aurrera jarraitzeko asmoa dezute? Zerbait aldatuko dezute?
Ailen.

Lehenik eta behin eskerrik asko. Gazteentzako alokairurako programa sortu genuen 2017ko aurrekontuetan gazteen emantzipaziorako aukerak areagotzea garrantzitsua delako eta udal barruan asko landu genuen gai hau, ahalik eta oinarri egokienak egiteko. Oinarriekin gustura geratu ginen, izan ere alokairurako beste dirulaguntzetatik ezberdintzea lortu dugu, gazteentzat espezifikoki diseinatzea.
Gure ustez, tamalez, joan den urtean aldaketa pare bat izan ziren oinarrietan, oposizioak ezarritakoak eta gure babesik gabe aurrera atera zirenak, alokairuaren topea igotzea eta errolda urteak gutxitzea. Horrekin ez gaude batere ados, alokairuaren zenbatekoa ondo aztertuta geneukan eta igotzeak alokairuen prezioa igotzea sustatu baino ez du egiten eta, bestalde, errolda urteak jeisteak ez die zumaiar gazteei onurarik ekartzen. Beraz, aurten oinarriak egokitu nahiko genituzke berriro.

9. kaixo Oier zu ezagutzeko aukera izan nuen plataforman ibili ginenean PaP, kalean elkar ikusten dugu baina ez zait egokia iruditzen eta kokoteraino egongo zara jendeak asaltatuko dizulako noiz nahi, galdera honakoa da, denok sinatu genuen 2013 maiatzean Zero Zaborrek egindako proposamena hondakinen mahaian, asko kostatu zan plataformaren barruan akordio hori sinatzea, iritzi asko bait zeuden, ondo lidertu zenuen gaia, galdera hau da, nola lortu dezute azkenean martxan jartzea sinatu ez zen sistema bat baina gehien harritzen ditena 5 udalerriak ere bat egitea, eskerrik asko eta zorionak legealdian egin duzun lanagatik eta herriari eman diozuen bueltagatik.
Kontxi izen bat jartzearren

Kaixo Kontxi, kostatu zen bai plataforma barruan ere akordioaren bidea hartzea, egia esan sinatu genuen akordioa zokoratuta izan zuen 2 urtetan Bilduk, utzikeriz edo bailara mailan eredu argi bat ez zeukatelako. Udalera iritsi ginenean ezertxo ez zegoen eginda gai honetan ere eta lanean jarri ginen zabor bilketaren inguruan. Bailara mailan EAJk lidergoa hartu zuen gai honetan, Zumaian sinatu genuen sistema ez zen egingarria eta bagenekien sinatu genuen lehen egunetik, beraz bermea ematen zuen sistema bat eta guztiok bat egin genuen sistema amankomun bat diseinatuz bailara osorako. Udalera sartu eta 2 urte pasatxon sistema osoa martxan jartzeko gai izan gara 5 udalerriak, oso ezberdina aurreko legeldiarekin alderatuta, naiz eta Bildu egon 4 udalerri handienetan, bakoitza bere aldetik zihoan eta ez atzera eta ez aurrera, argitu dizudalakoan, eskerrik asko!

10. Arratsalde on Oier. Kirol patronatoari dagokionez, ez duzute ezer egin, beraz ulertu behar dugu zuen asmoa dela berdin jarraitzea? Kirol patronatoa sortu zenean kirolaren gestioa azkarragoa eta merkeagoa izango zela zioen Iñaki Ostolaza berak, baina elkarte gehienok ez dugu horrela ikusten.
Pesak

Kuriosoa bada ere, herri askotan patronatoak desegiten ari zirenean, zumaian alderantzizkoa izan zen. Lau urte hauetan ez gara kirol kudeaketa sistemarekin sartu, arrazoi duzu, baina zergaitia ez da patronatoaren funtzionamenduarekin bat egiten dugulako, baizik eta gaia ondo aztertu nahi izan dugulako da. Kirol elkarte askokin elkartu eta udaleko teknikariekin aztertu dugu gaia. Atera ditugun ondorioak, kirol patronatoak, musika patronatoarekin gertatzen zen bezala, ez dio kudeaketa administratiboari eta teknikoari bizkortazunik ematen. Udalak dituen baliabideen eraginkortasuna bilatu beharra daukagu, eta organismo autonomo hauen efektoa kontrakoa da.

Gure aldetik beraz, hausnarketa egina dago, baina azken urtea ez zitzaigun iruditzen horrelako erabaki bat hartzeko egokiena. Gure hausnarketa partekatuko dugu kirol elkarte eta gainerako udal taldeekin hurrengo legealdian, baina gure ustez egokiena udalean kirol saila sortzea eta kirol patronatoa desegitea litzateke, kudeaketa eraginkorra izan dadin.

11. Kirol patronatuari buruz ze iritzi dezu? Bera sortu zanian ,pnv kontra atera den, oraindik berdin pentzatzen jarraitzen dezute?urte hauetan ze balorazio egiten dezute?
Badiola

Kaixo Badiola! Antzeko galdera bat erantzun dugu oraintxe eta balorazioa bertan egin dugu. Eskerrik asko

12. Kirol instalakuntzak zaharkituta daudela eta bai Bildu, bai Psee eta baita Uzinek ere, polikiroldegia dagoen tokian utziko zutela diote. Bakoitzak bere posturak azaldu ditu. Zuek berriz kirol hiria sortzekotan zarete. Zergaitik ez, polikiroldegia dagoen lekuan utzi?
Totxus

Lehenik eta behin esan beharra daukat ez dugula inongo momentuan alde batera edo bestera egin. Lau urte hauetan gure kezka handienetako bat kirol instalakuntzak izan dira. 1000 pertsona baino gehiago pasatzen bait dira egunero polikiroldegitik eta begibistakoa da polikiroldegia ez dela egokitzen egungo beharretara. Opzio guztiak aztertu ditugu, baita zenbakiak egin ere eta aukera desberdinak jarri ditugu mahai gainean. Baina horrelako erabaki bat prozesu partehartzaile baten ondorioz erabaki beharra dagoela iruditzen zait.

Hori bai, EAJk lanketa horiek egin arte inork ez du honen inguruan ezer esan eta orain bai kirol instalakuntza berrien beharra alderdi guztien ahotan dagoela. Poztekoa beraz, badirudi aurraunean egiteko garela gai honen inguruan.

13. Erriberako muralari buruz galdetzera nator. Hor ibili zarete kalea guztiona da eta udala, batek margotu eta besteak ezabatu. Honen inguruan ordenantza bat idaztekotan geratu zinen baina ez da ezer egin. Zenbat denboran jarraituko dezute bi aldeak horrela?
Usain

Egia da kontu honekin zumaiar asko aspertuta daudela dagoeneko eta lehen bait lehen behin betiko irtenbidea ematea beharrezkoa dela. Saiatu ginen ordenantza parte-hartze prozesu baten bidez idazten, baina alde batek mahaia utzi zuen eta bere kontura gaia lantzea erabaki zuen. Guk uste dugu gai honek herritar guztioi eragiten digula eta udala dela guztiok ordezkatzen gaituen erakundea, beraz, parte-hartze prozesua eta prozesu horren ondorioetan oinarritutako ordenantzaren idazketa udalak egin behar du. Legealdi honetan ez dugu lortu alde guztiak mahaian esertzea, hurrengoan berriz ere saiatuko gara, baina oraingoan argi dugu ez dugula prozesua geldiaraziko batzuk parte hartu nahi ez dutelako. Gainera, EH Bilduk ere bere posizioa aldatu du eta ordenantza baten beharra ikusten du orain, beraz, errazagoa izango da lanketa guztiok ados bagaude. Hala ere aurrera pausoak eman dira legealdi honetan, herriko elkarte gehienek udalaren panel informatiboak erabiltzen baitituzte kartelak jartzeko, beraz, ohitura aldaketa bat ematen ari da. Bada garaia bailarako beste herri batzuetan bezala Zumaiak ere garbiketa ordenantza bat edukitzeko.

14. Kaixo Oier! Orain dela lau urte zure hauteskundeetako programan ez zen mural, pankarta eta kartelen gaia aipatu ere egiten. Halere, herrian (eta herritik kanpo) polemika handia piztu duen arazoa sortu dute aldebakartasunez, inorekin adostu gabe, asmatu eta ezarri dituzun kontrol eta debeku neurriek. Aurtengo hauteskunde programan diozue "Ordenantza batzuk egin beharra daukagu adostasunean eta errespetuan oinarrituta, terrazena, garbiketarena". Tamalez, hiru urtez uko egin diozu adostasuna bilatzeari eta denontzat pozgarria litzateke adostasunaren bidea hartzea. Baina hauteskunde giroan politikariek esaten dituzuen hitz politak, ondoren behin boterea lortuta, sarri badakigu zer azkar ahazten diren.... beraz, zehatzago, zer berme du adostasunerako dei horrek beste lau urtez alkate izanez gero? Eskerrik asko.
Kalea Guztiona Da

Oraintxe erantzun dugu antzerako galdera bat. Eskerrik asko

15. Aupa Oier, lehenik eta behin zoriondu osatu duzun lan taldeagatik, eta batez ere osatu dezuten programarengatik, Gernika parkeko aparkalekua ideia oso interesgarria iruditzen zait, noraino dago landuta proiektua? plazak?
Orrua

kaixo orrua, gaia lantzen hasiak gara, portu sailaren eremua da eta bilera bat baino gehiago egin ditugu jaurlaritzarekin, eta aurrelanketa bat ere bai. Bi solairutan 320 plaza ematen ditu, aurauen aldaketa bat ere tramitatu beharko litzateke, kokalekua oso ona da, eta zubitxikitik barrurako trafikoa asko murriztuko luke, zumaiarron bizi kalitatea nabarmenki hobetuz. Bere zailtasuna izango ditu proiektuak baina bere egunean alderdia gai izan zen kirol portua bezalako proiektu konplexua aurrera ateratzen, hau zergaitik ez.

16. Kiroldegi berria egiteko prest al zaude etxebizitza protegitua, etxebizitzarako eskubidea sakrifikatuta?
Aupa

Gu noski gaudela etxebizitzaren alde eta erakutsi dugu. Legealdi honetan ere gobernura iritsi garenean eta erabakiak hartzeko aukera izan dugunean etxebizitza babestuaren alde egin dugu eta sinatu dugun Torreagaberri hitzarmenari esker 100 etxebizitza babestu eraiki ahal izango dira datorren legealdian. Bestalde, etorkizunerako kirol instalazio egokiak eta etxebizitza babestuak bateragarriak direla uste dugu eta bat egiteak ez duela bestea alboratzen.

17. Emakumearen etxerako kokapenik ez duzute zehaztu. Iñaki Ostolazak debatean berriz esan zuen Ardantzabideko lokala ikusten zutela. Arritxu Marañonek Erkibe ikusten du. Eta zuek non kokatuko dezute?
+-+

Kristina eta Marikruzek hainbat bilera egin dituzte emakumearen etxekoekin eta argi duguna da, programan adierazten dugun bezala, Emakumearen Etxeari behar den garrantzia eman behar zaiola eta erdigunean herritarren eskura egon behar duela. Erkibe? Bai guk ere pentsatu dugu eraikin horretan baina ondo aztertu behar da kokapena, orain arte egin dugun bezala, emakumeen etxekoekin elkarlanean.

Ardantzabide? Bueno, ez zait iruditzen Iñaki Ostolazak debatean esa zuen moduan EH Bilduk eginiko proposamena denik hori. Emakumeen etxekoek mahai gainean alderdi guztiei jarritako proposamena izan da hori, bain ez behin betiko kokaleku bezala, behin behineko erantzun azkar gisa, behin betiko kokapena zehaztu bitartean eta horrekin bat egiten dugu guk.

18. Hezkuntzari dagokionez, haur eskolarekin zerbait egin behar dela iruditzen zait. Zuen proposamena asko gustatu zait baina ez al da errazagoa izango EH Bilduren proposamena lortzea?
Zubia

Guk Hezkuntza Hiria sortzearen apustua egiten dugu. Azken lau urteotan hezkuntzan inbertsioak ugariak izan dira eta hainbat proiektu daude dagoeneko bideratuta. Bide beretik jarraitu nahi dugu. Hezkuntza komunitatearekin eta Hezkuntza Sailarekin etengabeko harremana izan dugu legealdi guztian eta hezkuntzako eraikinak kokaleku berean zentralizatzea egokiena dela ondorioztatu dugu. Gainera, Erkibe eraikinaren egoera aztertu beharko litzateke, baina eraikinaren eraberritzeak luzeragoko joko luke zalantzarik gabe.

19. Kaixo Oier: Zuen programan hezkuntza hiria izeneko egitasmoa sortzeko asmoa duzuela irakurri dugu eta programan bertako eskola publikoko langileekin elkarlanean jarraituko duzuela jartzen duzue. Nola uler daiteke, ordea, elkarlana hezkuntza hiri hori sortzeko orduan bertakoak izango diren, langile, guraso eta haurren iritzirik jaso gabe? Hausnartu egin beharko litzateke bideragarritasun horren inguruan eta hala badagokio aurrera eraman, baina benetako parte hartzea prozesu bat aurrera eramanez. Eta ez dut uste kasua denik...
Nerea

Kaixo Nerea:
Hezkuntza komunitatearekin bilera batzuk izan ditugu eta gure asmoak azaldu. Dena den, guk gure programan sartu dugu gure ikuspegia haur hezkuntzaren inguruan, beste gainontzeko alderdiek egin duten bezala. Dena den, kirol instakuntzekin esan dugun bezalaxe, horrelako erabaki baten aurrean eragile guztien arteko lanketa bat eramango dugu aurrera, legealdian zehar egin dugun bezala, adibidez, aita mariko patioan kasuan bezala.

20. Oier zer egingo dezute sarea hobetzeko Zumaian, programan zerbait irakurri det, aio!
Sarea

Legealdi honetan industriguneta eraman dugu zuntz optikoa, enpresen lehiakortasuna hobetzeko bidean, neurri horrek ahalbidetu du Oikia auzora zuntz optikoa eramatea, apirilean jaurlaritzak ebatzi zituen dirulaguntzak Oikia auzora eta Narrondo auzora zuntz optikoa eramateko.
Datorren legealdian, duela pare bat hilabete europatik jaso genuen dirulaguntza baten ebazpena herrian doakoa wifia jartzeko, eta bestetik herrian sarearen hedapena azterketa projektua egiteko konpromezua hartzen dugu, azterketa hori egin ondoren sarea hobetzeko. Eskerrik asko!

Agurra

Eskerrik asko, galdera guztiak erantzuteko motz geratu zaizkigu 2 orduak.
Ba besterik ez, datorren igandean guztiak bozkatzera joateko deia eta nere aldetik duela 4 urte ziaboga eman genuela eta oraingoan hasitako bideari segida emateko bozka eskatzen dizuet arraunean jarrai dezagun!