Gazteak lan merkatuan sartzeko proiektua jarri du abian Mankomunitateak

Baleike 2016-07-08 12:24   Ekonomia

Gazteak lan merkatuan sartzeko proiektua jarri du abian Mankomunitateak

Urola Kostako Udal Elkarteak Txertatu Merkatuan proiektuaren lehen deialdia egin du. Proiektu horrek laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukera eskainiko die gazte langabeei.

Hiru lan poltsa osatzeko deialdia egin du Udal Elkarteak

Baleike 2016-06-27 09:32   Ekonomia

Urola Kostako Udal Elkarteak deialdia egin du, hiru lan-poltsa osatzeko, aldian aldiko beharrei erantzun eta ordezkapenak egiteko: enplegu teknikarien, enpresa teknikarien eta soldadurako irakasleen lan-poltsa dira.

'Telmo' zamaontzia uretaratu dute

Baleike 2016-06-24 09:03   Ekonomia

Atzo arratsaldean egin zuen Astilleros Balenciaga ontziolak Telmo zamaontziaren botadura. Balenciagak sortu duen Urola Shipping enpresarentzat izango da. Honen ondoren bigarren zamaontzi bat egingo du Zumaiako enpresak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Telmo' zamaontzia botatuko du ostegunean Balenciagak

Baleike 2016-06-21 11:30   Ekonomia

'Telmo' zamaontzia botatuko du ostegunean Balenciagak

Astilleros Balenciagan egiten ari diren zamaontzia botatuko dute ostegun honetan, 18:30ak aldera. Telmo du izena eta Balenciagak sortu duen Urola Shipping enpresarentzat izango da. Honen ondoren bigarren zamaontzi bat egingo du Zumaiako enpresak.

Eskoziako mendikateen islak Zumaiako uretan

Baleike 2016-06-08 20:14   Ekonomia

Eskoziako mendikateen islak Zumaiako uretan

Balenciaga ontziolek North Star Shipping armadorearentzat egindako ontziak gaur utzi du Zumaian. Enpresa eskoziar honentzat 27 ontzi egin ditu Balenciagak 13 urtetan.

Enplegu Zentroak lana bilatzeko ikastaroak eskainiko ditu ekainean eta uztailean

Baleike 2016-06-08 17:17   Ekonomia

Ekaina eta uztailean zehar hainbat ikastaro eskainiko dira Mankomunitatearen Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Grampian Freedom ontzia egunsentiarekin batera itsasoratu da

Baleike 2016-06-08 08:18   Ekonomia

Goizeko 7:00etan, Zumaiako kaleak jarri berriak zeudela eta eguzkia Garate gainetik ateratzean hasia zenean soltatu dituzte Grampian Freedom eta Sarauneko moila lotzen zituzten amarrak. Pasaiatik etorritako Facal Once atoiontziak tirata, lasai eta dotore zeharkatu ditu laranja kolorezko ontziak Zumaiako portuko urak.  

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Ekonomia kolaboratiboari buruzko hitzaldia, asteartean, Marina Berri jatetxean

Baleike 2016-06-06 15:29   Ekonomia

Ekonomia kolaboratiboari buruzko hitzaldia, asteartean, Marina Berri jatetxean

Ekonomia kolaboratiboa hizpide izango da bihar, asteartea, 19:00etatik aurrera, Santiago auzoko Marina Berri jatetxean egingo den hitzaldian.

Lanbideren diru-laguntzak ekintzaileentzat

Baleike 2016-06-02 16:51   Ekonomia

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude: Enpresa ideia aztertzekodiru-laguntzak sustatzaileentzat eta Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak.

Aseguru kontratu berriaren esleitzearekin %52ko aurrezkia lortu du Udalak

Baleike 2016-05-30 14:59   Ekonomia

2008. urtetik berrikusi gabe zegoen udaletxeko aseguruko kontratuaren esleitzearekin %52ko aurrezkia lortu duela nabarmendu du Zumaiako Udalak ohar baten bitartez. Lehiaketa liberty aseguru etxeak irabazi du.

Lehen urteurrena ospatu du Zumaiako Kanpinak

Lehen urteurrena ospatu du Zumaiako Kanpinak

Baleike 2016-05-30 10:59   Ekonomia

Lehen urteurrena ospatu du asteburuan Zumaiako Kanpinak. Larunbat gauean hasi zituzten ospakizunak, bakarrizketekin eta su festekin, eta atzo egun osoko festa izan zuten: ur-motoak, paddle surfa, zaldi-gurdia, haurrentzako jolasak eta paella jana, besteak beste.

LABek Bilbon egingo duen manifestaziorako autobusa jarri da Zumaiatik

Baleike 2016-05-24 22:39   Ekonomia

LABek Bilbon egingo duen manifestaziorako autobusa jarri da Zumaiatik

LAB sindikatuak deituta, mobilizazio nazionala izango da larunbat honetan Bilboko kaleetan, 17:30etik aurrera. Bertara joateko autobusa antolatu da. Izenak Inpernupe tabernan eman daitezke.

Mankomunitateak Ekiten Gunea jarri du martxan eskualdeko ekintzaileentzat

Baleike 2016-05-19 14:28   Ekonomia

Gune hori enpresa sortzeko asmotan dabiltzan pertsonentzat da, beren enpresa egitasmoa lantzeko leku bat izan dezaten. Doakoa da eta ekintzaileei aukera emango die beste ekintzaile batzuekin harremanetan jartzeko eta esperientzia eta iritziak elkarrekin trukatzeko.

Hazilan programarako enpresen bila dabil Mankomunitatea

Baleike 2016-05-19 10:42   Ekonomia

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan praktika-programaren bigarren edizioa jarriko du martxan. Helburua da eskualdeko gazte kualifikatuak eta eskualdeko enpresa, erakunde eta ikastetxeak harremanetan jarri eta elkarlana bultzatzea. Hortaz, enpresa-proiektuak dituzten enpresen bila ari dira.

Udaleko peoien lan-poltsarako onartuen eta baztertuen zerrenda

Baleike 2016-05-13 13:45   Ekonomia

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu du Zumaiako Udalean eginkizun anitzeko peoien lan-poltsa lehiaketa-oposizioaren bitartez sortzeko egingo den deialdi publikoko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda