Kantauri tabernarentzat arduraduna behar da

Baleike 2017-06-19 18:56   Ekonomia

Kantauri tabernaren ardura hartuko duen pertsona bat behar da. Interesa izanez gero, telefono honetara dei dezakezue: 629835340

GKN Drivelinek hamar milioiko inbertsioa egingo du Zumaiako lantegian

Baleike 2017-06-19 16:16   Ekonomia

GKN Drivelinek hamar milioiko inbertsioa egingo du Zumaiako lantegian

Iaz, 100 milioiko irabazia lortu zuen multinazional britainiarrak. Zumaiako lantegiak 402 langile ditu, eta aurrera eramaten duen antolakuntza-eredu eta lehiakortasunagatik nabarmendua izan da enpresa taldearen barnean.

[BIDEOA] 'Gipuzkoan eginak Zumaia' dokumentala

Baleike 2017-06-16 17:46   Ekonomia

Oxford aretoan atzo egindako ekitaldian aurkeztu zen Zumaiako industriari buruzko Gipuzkoan egina Zumaia dokumentala. Amaia Ortiz de Zarate gaztea da ikus-entzunezko honen haria. Hemen ikus dezakezue. 

[BIDEOA] Gipuzkoan Eginak Zumaian dokumentala

Baleike 2017-06-16 11:30   Ekonomia

Gipuzkoan eginak dokumental sortaren beste bideo bat aurkeztu zuen Foru Aldundiak Oxforden, Zumaiari dagokiona, hain zuzen ere. Bideo honetan duzue atzo emandako dokumentala.

“Etorkizuneko industriak hau beharko du: ezagutza, berrikuntza, ikerkuntza eta sormena”

Baleike 2017-06-16 10:20   Ekonomia

“Etorkizuneko industriak hau beharko du: ezagutza, berrikuntza, ikerkuntza eta sormena”

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan Eginak dokumental laburren bildumako atal berri bat aurkeztu zuen atzo Oxforden. Bertan, Zumaiako industriaren iragana eta etorkizunari buruz hitz egin zen. Amaia Ortiz de Zarate ikaslearen gidaritzapean, GKN Driveline, Balenciaga ontziola eta Etxetar enpresa taldeko Ikergune ezagutzeko aukera izan zen.

Bigarren greba eguna dute Xeyko langileek

Baleike 2017-06-14 09:48   Ekonomia

Bigarren greba eguna dute Xeyko langileek

Xeyko langileek ekainaren 2an egin zuten agerraldian lantegiaren egoera salatu zuten. Orduan, mobilizazio eta greba egunak zehaztu zituzten, eta gaurkoa bigarrengoa da. Goizean Zumaiako udaletxearen aurrean elkarretaratu dira eta ondoren kotxe karabana egin dute.

Urola Kostako Udal Elkarteak Aldundiarekin batera ekonomia sustapenerako gobernantza eredu berri bat garatzeko hitzarmena sinatu du

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-06-08 16:33   Ekonomia

 Urola Kostako Udal Elkarteak Aldundiarekin batera ekonomia sustapenerako gobernantza eredu berri bat garatzeko hitzarmena sinatu du

Lehen aldiz sinatu den lankidetza hitzarmen hau 2021 urtera arte egongo da indarrean, eta estrategiak ezartzeko, programak garatzeko eta tresna berriak sortzeko lankidetza eredu bat zehazten du.

Turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-06-08 14:19   Ekonomia

Turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Udalak

Turismo teknikari laguntzailea kontratatzeko prozesua Lanbideren bitartez egingo da, eta interesdunek bertan aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak eta curriculumak ekainaren 14a arte. Lan kontratua bi hilabetekoa izango da, uztailaren 1etik abuztuaren 31a arte, eta lanaldia, aldiz, %90ekoa. 

Mobilizazio eguna dute gaur Xeyko langileek

baleike 2017-06-08 10:49   Ekonomia

Mobilizazio eguna dute gaur Xeyko langileek

Enpresan bizi duten egoera zaila salatzeko, Zumaiatik Zarautzera kotxe karabana egin dute. Enpresak hartzekodunen lehiaketa eskatu du, eta oraingoz langileek ez dakite jabeek aurrera jarraitzeko eta enpresa likidatzeko asmoa ote duten.

Enpresari gardentasuna eta Jaurlaritzari inplikazioa eskatu diete Xeyko langileek

Baleike 2017-06-02 13:48   Ekonomia

Enpresari gardentasuna eta Jaurlaritzari inplikazioa eskatu diete Xeyko langileek

Xey altzari enpresako langileek agerraldia egin dute gaur eguerdian, bizi duten egoera zailaren berri eman eta egoera zuzendu dezaketen aldeei gardentasuna eta inplikazioa eskatzeko. Enpresak hartzekodunen lehiaketa eskatu du, eta gaur gaurkoz langileek ez dakite jabeek aurrera jarraitzeko eta enpresa likidatzeko asmoa ote duten. 170 bat langilek egiten dute lan Xeyren enpresa taldean. Enpresak oraingoz ez du informaziorik eman nahi.

Ongi komunikatzeak gehiago saltzea dakar

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-05-19 17:11   Ekonomia

Ongi komunikatzeak gehiago saltzea dakar

Enpresa bat komunikazioaren ikuspegitik zein egoeratan dagoen ikusteko autodiagnostiko-testaren aurkezpena egingo da maiatzaren 25ean Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Oikian kokatuta dagoen Siemens enpresan egingo dituzte gasezko motor berriak

baleike 2017-05-18 16:06   Ekonomia

Oikian kokatuta dagoen Siemens enpresan egingo dituzte gasezko motor berriak

Bi megavatt-eko motor horiek bere sektoreko erreferente izango dira, eta zilindrada gehiago eskainiko dute. Bereziki elektrizitatearen, industriaren eta kogenerazioaren errendimendua hobetzeko diseinatuak daude. 

Behar duzuna ordaindu, ez besterik

Publizitatea 2017-05-15 13:19   Ekonomia

Behar duzuna ordaindu, ez besterik

Mara sortu du Ekinek, bezeroaren premietara egokitutako telefono eta Internet zerbitzuak eskaintzeko. Herriko enpresa izanik, gertuko zerbitzua ematen dute edozein arazoren aurrean.

Gaur ireki dute BM saltoki berria Ardantzabiden

Gaur ireki dute BM saltoki berria Ardantzabiden

Baleike 2017-05-11 13:01   Ekonomia

Atzo arratsaldean egin zuten inaugurazio ekitaldia eta gaur goizean ireki ditu ateak Ardantzabideko BM saltoki berriak. 

Datuak babesteko araudira egokitzeko tailer praktikoa

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-05-11 10:11   Ekonomia

Datuak babesteko araudira egokitzeko tailer praktikoa

Urola Kostako Udal Elkarteak tailer praktikoa antolatu du eskualdeko enpresentzat, datuak babesteko araudira egokitzeko. Tailerrak aurrez aurreko bi saio izango ditu (ekainaren 2an eta 9an) eta tutoretza saio pertsonalizatuak, enpresa bakoitzarekin, enpresaren segurtasun dokumentua egokitu eta fitxategiak inskribatzeko.