Gaur ireki dute BM saltoki berria Ardantzabiden

Gaur ireki dute BM saltoki berria Ardantzabiden

Baleike 2017-05-11 13:01   Ekonomia

Atzo arratsaldean egin zuten inaugurazio ekitaldia eta gaur goizean ireki ditu ateak Ardantzabideko BM saltoki berriak. 

Datuak babesteko araudira egokitzeko tailer praktikoa

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-05-11 10:11   Ekonomia

Datuak babesteko araudira egokitzeko tailer praktikoa

Urola Kostako Udal Elkarteak tailer praktikoa antolatu du eskualdeko enpresentzat, datuak babesteko araudira egokitzeko. Tailerrak aurrez aurreko bi saio izango ditu (ekainaren 2an eta 9an) eta tutoretza saio pertsonalizatuak, enpresa bakoitzarekin, enpresaren segurtasun dokumentua egokitu eta fitxategiak inskribatzeko.

Negozio ideia landu eta garatzeko laguntza ematen duen tailerrak

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-05-10 17:42   Ekonomia

Negozio ideia landu eta garatzeko laguntza ematen duen tailerrak

Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten tailerraren beste deialdi bat egin du. Enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira hauek. Aurrekoa joan den udaberrian egin zen. Izen-ematea maiatzaren 15era arte izango da zabalik. 

Sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa landuko dute Hazilan proiektuan

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-05-03 11:35   Ekonomia

Sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa landuko dute Hazilan proiektuan

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren laugarren deialdia egin du. honetan sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa gaiak landuko dituzte parte hartzaileek. Gai horiei buruzko ezagutzak eskuratu ondoren, eskualdeko enpresetan proiektuak landuko dituzte, ikasitako praktikan jartzeko.

Zumaiar bat Petronorreko presidente

Baleike 2017-05-02 10:48   Ekonomia

Zumaiar bat Petronorreko presidente

Emiliano Lopez Atxurra zumaiarra da Petronorreko presidentea. Irune Lasa kazetariak elkarrizketatu du Berria egunkarian. "Petronorrek ez du ezer ezkutatzen. Ezer ere ez", dio izenburuan. Hemen irakur dezakezue.

Enpresa ideiak garatzen laguntzeko tailerrak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-05-02 09:46   Ekonomia

‘Ekiten' izeneko tailer horien helburua, enpresa ideiak garatzeko baliabideak eskaintzea da. Bost saiotan banatuko da deialdi hori, eta bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile trebetasunak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Maiatzak 1eko manifestazioa egin dute gazteek gaur goizaldean

Maiatzak 1eko manifestazioa egin dute gazteek gaur goizaldean

Baleike 2017-05-01 12:28   Ekonomia

Txosna eremuan kontzertuak amaitu direnean, dagoeneko maiatzaren 1ean sartuta, manifestazioa egin dute herriko gazteek. Amaiako plazatik abiatuta, Erribera kaleak eta Txomin Agirre kaia zeharkatu dituzte, berriro plazara heltzeko. "Langile borrokak ez du etenik" lema zuen pankartaren atzean joan dira.

Zabaldu dute ‘Bai Bidea’ batzokia

Publizitatea 2017-04-27 18:45   Ekonomia

Zabaldu dute ‘Bai Bidea’ batzokia

Ia hiru hilabete itxita egon ostean, Yuli Aparicio eta Cristian Fontecha bikoteak ‘Bai Bidea’ batzokia zabaldu berri dute gaur arratsaldean. Astean zehar eguneko menua eta karta eskainiko dute, eta asteburuetan, bakarrik karta bidez jateko aukera izango da.

'Bidea' batzokiaren irekiera festa egingo da bihar arratsaldean

baleike 2017-04-26 18:12   Ekonomia

'Bidea' batzokiaren irekiera festa egingo da bihar arratsaldean

Bihar, apirilaren 27an, 'Bidea' batzokiak ateak zabalduko ditu hilabeteetan itxita egon ostean. Inaugurazio festa bat egingo dute jabe berriek, 18:00etatik 20:00etara.

Urola Kostako turismo eskaintza aurkeztu dute Donostian

Urola Kostako turismo eskaintza aurkeztu dute Donostian

Baleike 2017-04-20 18:14   Ekonomia

Urola Kostako turismo eskaintzaren berri eman dute gaur Donostiako Explore San Sebastian Region bulegoan, eskualdeen txokoahamar hilabete, hamar eskualde ekimenaren barruan. Turismoa Donostiatik Gipuzkoako eskualdeetara zabaltzea da ekimenaren helburua. Datozen egunotan bulegotik igarotzen diren bisitariei Urola Kostako eskaintzaren berri emango zaie bereziki.

Ostegunean itxita egongo da Enplegu Zentroa

Baleike 2017-04-18 11:08   Ekonomia

Udalak jakinarazi duenez, ostegunean Enplegu Zentroa itxita egongo da, Pazko Astea dela eta. Apirilaren 27an egongo da zabalik.

 

Lan aukeren inguruan mintzatzeko enpresa txikiekin bildu da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-04-07 13:28   Ekonomia

2016an zehar herriko 15 enpresekin egin da lan eta 2017ari begira zifra hori mantendu edo hobetzea da helburua.

Amalur ikerketa-gunea ireki du Etxetar enpresa taldeak Santa Klara azpian

Baleike 2017-04-06 11:54   Ekonomia

Amalur ikerketa-gunea ireki du Etxetar enpresa taldeak Santa Klara azpian

Xoxokoek ikuilua zuten eraikinean prestatu du Etxetar Group enpresa taldeak Amalur ikerketa-gune berria. "Informazioaren eta ingurumenaren teknologiekin zerikusia duten negozio berriak garatzeko gunea izango da batez ere", azaldu dio enpresa taldeko zuzendari nagusi Josu Azkuek Baleikeri. Bestalde, Aldundiaren esku utzi dute eraikina inguratzen duen 11 hektarea inguruko lur-sailaren kudeaketa, eta Biotopo Babestuaren ordenazio planak zehazten dituen ekintzak egin ahal izango dira. Gainera, Aldundiak eraikina erabiltzeko aukera izango du, biotopoarekin zerikusia duten jarduerak antolatzeko.

Errenta Aitorpena euskaraz egiteko aukera izango da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-04-05 17:21   Ekonomia

Errenta Aitorpena euskaraz egiteko aukera izango da

Zumaiako Udalak Errenta Aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbidatzeko. 

Hondakinak kudeatzeko lau kale hezitzaile behar dira

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-03-28 16:58   Ekonomia

Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez osatuko dira eta Urola Kostako Udal Elkarteak esleituko ditu. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 12an amaituko da.