Goiz ibiltzearen ordaina

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue 2016-03-11 10:55   Ekonomia

Goiz ibiltzearen ordaina

Gaur goizean ere oso goiz jaiki naiz saltaka egiteko. Seietan kalera irten naizenean, motor-soinua entzun dut ibaialdean. “Anguletan”, pentsatu dut. Arranpla aldera joanda, ikuskizuna zirraragarria izan da: Grampian Fortress itsasoratzen.

Talentu ihesa ekiditeko programaren hirugarren deialdia egin du Udal Elkarteak

Baleike 2016-03-09 20:22   Ekonomia

Talentu ihesa ekiditeko programaren hirugarren deialdia egin du Udal Elkarteak

Talentu Ihesa Ekiditen programaren aurreko bi deialdien arrakasta ikusirik, Urola Kostako Udal Elkarteak programa honen hirugarren edizioa jarri du martxan, Hazilan praktika-programaren baitan.

Urola Kostako Udal Elkarteak Enpresaguneko bi lokal ditu alokairuan hartzeko

Baleike 2016-03-09 15:09   Ekonomia

Urola Kostako Udal Elkarteak Enpresaguneko bi lokal ditu alokairuan hartzeko

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatzen duen Enpresagune egitasmoak bi lokal diru une honetan libre. Lokal hauek, 15,60 metro karratukoak bakoitza, eskualdeko sustatzaile berriei alokatuko dizkie. 

Espero baino 97.000 euro gehiago jasoko ditu Udalak Foru Aldunditik

Baleike 2016-02-17 13:07   Ekonomia

Gipuzkoako udalek aurreikusitakoa baino 7,4 milioi gehiago jasoko dituzte 2015ean Udalak Finantzatzeko Foru Fondotik, pasa den urtean funts honek izandako %1,7ko hazkundeari esker. Zumaiari dagokionez, espero baino 97.000 euro gehiago jasoko ditu Udalak.

Ekodiseinua eta diseinu industrialaren inguruko jardunaldi antolatu du Udal Elkarteak

Baleike 2016-02-09 20:26   Ekonomia

Ekodiseinua eta diseinu industriala izeneko programa berria jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak. Otsaletik maiatzera bitartean, abian jarriko den programa honen bidez, enpresek  berrikuntza estrategia berriak barneratu ahal izango dituzte.

Jardunaldia eskualdeko enpresentzat

Baleike 2016-02-02 15:08   Ekonomia

Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat programa jarriko ditu martxan 2016an enpresentzat. Programa horiei buruzko informazioa emateko jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat.

Eskualdeko gazte kualifikatu langabeak eta enpresak uztartzeko ekimena

Baleike 2016-02-02 15:02   Ekonomia

Eskualdeko gazte kualifikatu langabeak eta enpresak uztartzeko ekimena

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektua jarri du martxan. Eskualdeko gazte kualifikatu langabeak eta eskualdeko enpresak uztartuko dituen ekimena da. Bost urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da), Garapen Elkarteak koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak.

Merkatari eta Ostalari elkarteak dinamizatzaile bat kontratatuko du

Baleike 2016-01-20 13:31   Ekonomia

Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkarteak Zumaiako edo inguruetako pertsona bat kontratatuko du elkartea kudeatzeko eta dinamizatzeko.

597 langabetu zeuden Zumaian 2015. urte amaieran

Baleike 2016-01-18 15:52   Ekonomia

597. Hori da 2015. urtearen amaieran Zumaian langabezian zeuden herritarren kopurua, Lanbideren datu-basearen arabera. Aurreko urtearekin alderatuta, langabeziak gora egin du Zumaian. 2014. urte bukaeran 582 lagun zeuden lanik gabe; 2015eko bukaeran 15 gehiago.

Argindarraren fakturan aurrezteko tailerra antolatu da Arroa Behean

Ederki elkartea 2016-01-12 11:35   Ekonomia

Argindarraren fakturan dirua aurrezten ikasteko tailer bat antolatu du Arroa Beheko Ederki elkarteak.

Zumaiako enpresa eta autonomoek herriko obretan parte hartzeko aukera izango dute

Baleike 2015-12-18 16:50   Ekonomia

Zumaiako Udalak, ia etengabean egiten ditu herrian era bateko edota besteko obra edota lanak. Lan horiek egiteko, enpresa desberdinak azpikontratatu behar izaten dira. Hori horrela, Zumaiako Udalak herriko enpresak edota autonomoak obra horiek egiteko prestutasuna agertzera animatu nahi ditu. 

Euskal ontziolen aldeko epaia eman du Luxenburgoko epaitegiak

Baleike 2015-12-17 14:15   Ekonomia

Euskal ontziolen aldeko epaia eman du Luxenburgoko epaitegiak

Luxenburgoko auzitegiak legezkotzat jo du Espainiako ontziolek -Balenciaga barne- erabiltzen zuten 'tax lease' sistema. Epai honen ondorioz, 2007 eta 2011 urte bitartean sistema honen bidez inbertitzaileek jasotako diru laguntzak ez dira itzuli beharko. Hala, 2006an hasitako salaketa, oztopo, zigor eta ebazpenen prozesu luzea azken pausora heldu da, nahiz eta Europako Batzordeak bi hilabeteko epea duen epaiaren kontrako kasazio errekurtsoa jartzeko.

'Berriz enpresa' programa aurkeztuko du bihar Urola Kostako udal elkarteak

Baleike 2015-12-01 16:42   Ekonomia

Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Eusko Ganberek garatutako Berriz Enpresa programa aurkeztuko da bihar, asteazkena, 14:30ean, Urola kostako Udal Elkartearen egoitzan.

'Grampian Freedom' ontzia uretaratu du gaur Balenciagak

Baleike 2015-11-26 18:36   Ekonomia

'Grampian Freedom' ontzia uretaratu du gaur Balenciagak

Bigarrenean bai. Balenciaga enpresak egindako azken ontziak, Craig Group armadore eskoziarrarentzako egindako Grampian Freedomek gaur bazkalondoan ukitu ditu Urola ibaiaren urak. Armadore honentzat azken 13 urtetan egin duen 27. eta azken ontzia izango da. 

Bertan behera utzi dute 'Grampian Freedom' ontziaren uretaratzea, haizeagatik

Baleike 2015-11-25 16:27   Ekonomia

Bertan behera utzi dute 'Grampian Freedom' ontziaren uretaratzea, haizeagatik

Gaur bazkalondoan ziren itsasontzia uretaratzekoak, baina haize zakarragatik bertan behera utzi dute. Bihar saiatuko dira berriro, arratsaldeko itsasgorarekin batera.