Horrela agertu da Itzurun 'Game of Thrones'-eko lehen kapituluan

Baleike 2017-07-18 10:20   Kirola

Atzo estreinatu zen Game of Thrones-eko zazpigarren denboraldia. Lehen kapituluaren amaieran azaldu da Itzurun. Hemen ikus dezakezue eszena hori. Ikusgarria nola sortu duten inguru berri bat Itzurun eta Gaztelugatxe batuz.

Amets Arzallus eta Gaizka Garitano elkartu ditu Berriak Artadin

Baleike 2017-07-17 07:50   Kirola

Aitor Manterola kazetari zumaiarrak elkarrizketatu ditu Gaizka Garitano futbol entrenatzailea eta Amets Arzallus bertsolaria, Artadiko elkartean bilduta, bideoan ikus daitekeenez.

Goizaldean estreinatuko dute 'Game of Thrones'-en zazpigarren denboraldia

Baleike 2017-07-16 19:48   Kultura

Goizaldeko 3:00etan estreinatuko dute denboraldi berriko lehen kapitulua, Movistarren eta HBOren ordainpeko kate eta plataforma digitaletan. Joan den urrian Zumaian egindako grabazioen emaitza ikusteko ordua iritsi da telesaileko jarraitzaileentzat. Bitartean, trailer honetan ikus ditzakezue Itzurun ageri den zenbait plano.

[BIDEOA] Iñigo Peñak urrezko domina irabazi duen estropada

Baleike 2017-07-16 19:02   Kirola

Hemen ikus dezakezue Europako Txapelketako K4 1.000 metroko finala.

[BIDEOA] Atom Rhumba Itzurunen

Baleike 2017-07-16 14:32   Kultura

Giro ederrean joan zen atzo surf festa Itzurunen. Arratsaldean doako surf ikastaroak izan ziren, parrillada, DJ musika eta gauean kontzertua Sofa eta Atom Rhumba taldeekin. Hemen daukazue Atom Rhumbaren kanta bat.

[BIDEOA] Deabru Beltzak Zumaian

Baleike 2017-07-16 10:22   Kultura

Bideo honetan Deabru Beltzak taldearen Su a feu ikuskizunaren zati bat.

[ZUZENEAN] Hamabi onenen artean sartu da Alex Uranga Antofagastan

Baleike 2017-07-15 19:31   Kirola

Aricako proba jokatu ondoren, Txilen jarraitzen du Munduko Bodyboard Zirkuituak, oraingoan Antofagastako Txapelketan. Lehia laugarren errondara iritsi da eta Alex Urangak jadanik 12 onenen artean sailkatu da. Ordubete inguru jokatuko du hurrengo txanda. Txapelketa hemen jarrai dezakezue zuzenean.

[BIDEOA] Peña eta Cubelos: Europako Txapelketako k2 1.000 metroko finala

Baleike 2017-07-15 12:40   Kirola

Hemen ikus dezakezue Peña eta Cubelosen finala Europako Txapelketako K2 1.000 metroko estropadan. Brontzea lortu dute.

'Un don excepcional' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2017-07-14 10:06   Kultura

Zenbait asteko atsedenaren ondoren, zine saioak itzultzen dira asteburu honetan Aita Mari zinera. Un don excepcional pelikula emango da, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean. Hemen duzue trailerra.

Deabru Beltzak taldeak 'Su à feu' ikuskizuna ekarriko du bihar Zumaiara

Baleike 2017-07-14 09:06   Kultura

Suak eta perkusioak bat egingo dute bihar, larunbata, Deabru Beltzak taldeak Zumaiara ekarriko duten Su à feu ikuskizunarekin. 22:30ean abiatuko da Odietatik eta herriko kaleetan barrena eramango dute beraien soinu eta irudien nahasketa. 

[BIDEOA] AGE: 'Marianton'

Baleike 2017-07-13 22:02   Kultura

Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak, AGEk, bere azken diskoa aurkeztu du gaur zuzenean Itzurun tabernan. Berandu baino lehen du izena diskoak eta hemen duzue diskoa ixten duen abestia, Marianton.

Imanol Lopezek udako denboraldia egingo du Euskal Herrian

Baleike 2017-07-13 09:14   Kirola

Imanol Lopez pilotari zumaiarra etxean bueltan da udako denboraldia jokatzeko. Bi urte daramatza Euskal Herrian jokatu gabe, iazko urrian Gernikan jokatutako partida izan ezik. 

Elkarrizketa Iñigo Peña palistarekin Europako txapelketara begira

Baleike 2017-07-11 14:36   Kirola

Iñigo Peñak Europako txapelketa jokatuko du K2 1.000 metroan, Francisco Cubelosekin ontzia osatuta. BAT Basque Team taldeak elkarrizketatu du txapelketaren atarian. Hona hemen zer dioen Iñigok.

Alkatearen debeku marroi eta tristeen aurrean, guk musika, jaia eta koloreak

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-07-11 11:50   Gizartea

Milesker han izan zineten guztiei, baita euripean ere, hain giro ederra sortzeagatik. Onenak zarete!

Oihan surfing

Erabiltzailearen aurpegia Roberto Fuentes 2017-07-11 09:00   Kirola

Oihanek lehen olatuak hartu ditu. Aitaren bidetik joango al da?

[BIDEOA] Maia Ossa Rissanenekin egindako elkarrizketaren aurrerapena

Baleike 2017-07-10 11:23   Kultura

Aste honetan aterako dugu uztaila-abuztuko Baleike aldizkaria. Jorratu ditugun gaien artean, Maia Ossa Rissaneni egindako elkarrizketa da. Maiak euskarara itzuli du Tapio Koivukari idazle finlandiarraren Ariasman liburua. Horri guztiari buruz hitz egin dugu berekin. Hemen duzue elkarrizketaren aurrerapen bat.

Hirugarren errondarako sailkatu da Alex Uranga Arican

Baleike 2017-07-07 19:35   Kirola

Hirugarren errondara iritsi da Aricako (Txile) bodyboard txapelketa, Munduko Zirkuituko laugarren proba. Eder Luciano brasildarra, Pierre Louis Costes frantziarra eta Joshua Burguete Kirkman australiarra izango ditu aurkari final-laurdenetako bi postuetako bat lortzeko.

[BIDEOA] San Fermin Txikiko entzierroa korritu da goizean Erriberan

Baleike 2017-07-07 15:06   Kultura

Udaleku irekien baitan, gaur goizean, San Fermin egunarekin bat eginda, San Fermin Txiki entzierroa korritu dute LHko ikasleek. Zezen beldurgarrien aurretik aritu dira korrika Beheko Plazara heldu arte. Hemen duzue bideoa... baina normalean baino mantsoago.

(BIDEOA) Xabier Iruretaren margotzeko zaletasuna

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-07-06 12:08   Gizartea

Zumaian jaioa, mesedetakoetan (mertzedarioetan) ibili zen ikasten lehenbizi eta Zarauzko Antonianoetan ondoren. Matematika, geometria eta beste zenbait ikasgai ematen zituzten. 13 urte zituela hasi zen lanean Zumaiako Beal lantegian, motorrak egiten. 

Voltaiak Iruñean joko du, sanferminetan

Baleike 2017-07-05 21:17   Kultura
Voltaia hirukoteak Iruñeako Errekoleta plazan (Baratxuri plaza) Herri Sanferminetako egitarauaren baitan. Uztailaren 10ean izango da, astelehenean. Magic Inn eta Lubaki taldeekin joko du, 23:30etik aurrera. Voltaiaren kontzertua 01:00ean hasiko dela aurreikusten da.