Martxan dira Tokikom sariak. Toki komunikabideek 2021ean egindako lanik onenak sarituko dituzte aurtengo edizioan ere.
UKTren lau eduki, Tokikom sarietako finalisten artean

Gizartea

Aurtengoa Tokikom Sarien seigarren edizioa da. Epaimahaiak bederatzi lan aukeratu ditu saria jasotzeko hautagai izateko, eta horien artean dira Maxixatzen aldizkariko azal bat eta erreportaje bat, GUKA gehigarriko erreportaje bat eta Karkara aldizkariko azal bat. Herritarrek lan onenen aldeko boza eman dezakete, urriaren 20a bitartean; boto gehien jasotzen dituen lanak Komunitatearen Saria eskuratuko du.