urt 23 kultura
Zumaian baratzeak eta soroak ikusteko, herrigunetik gero eta gehiago urrutiratu beharra daukagu, horietako gehienak ezkutatu edo aldendu egin zaizkigulako kanpoaldera, baina apur bat irtenez gero, hor ikusiko ditugu barazkiak, patata, artoa, babarrunak… Lehen, ordea, horiez gain, baziren beste labore batzuk ere, gaur egungo begietatik bitxiak eta arrotzak egingo zaizkigunak, eta horiek ekarriko ditugu hona.