2010eko azaroaren 4an istripua izan zuen 'Motxo' arrantzontziak Zumaia eta Deba arteko harraldean. Eskifaia onik atera zen, baina ontzia harraldetik ateratzeko lanak ikaragarri konplikatu ziren. Gertaeraren eta ondorengo lanen jarraipen zehatza egin zuen orduan Baleikek. Hona ekarri ditugu orduko kronikak, bideoak eta argazkiak.
'Motxo'-ren istripua (II): Erantzunen garaia

Gorka Zabaleta 2012 urt 10 Zumaia

Motxo arrantzontziaren istripuak galdera asko utzi zituen erantzun gabe, zalantza eta susmo gehiegi. Hamalau hilabete behar izan dira Espainiako Sustapen Ministerioak burututako ikerketaren emaitza ezagutzeko.