Zumaiako Udalak aterpe berri bat sortu dio herriko agendari. Dantza emanaldiak, tailerrak, haurrentzako jolas zein eskulanak, hitzaldiak, erakusketak eta bestelakoak elkartuko dira Estalapean. Herriko sortzaile eta eragileekin batera jarri dugu martxan egitasmoa, etxean gauden bitartean ere, Zumaia bizirik egon dadin. Elkarlana eta kultura dira Zumaiaren zutabe, eta egoeran zailenetan ere, kultur eskaintza zabala eta oparoa eskaini nahi dizuegu zumaiarrei.
Ludoteka: urteak betetzen dituztenentzako zorion agurra

Zumaia

Nahia Aldabaldetreku, Kira Lopez eta Paula Rubioren urtebetetzeak dira, eta zorion agurrak bidali dizkiete Ludotekako hezitzaileek.