Bukatu da Internet bidezko bozketa. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Laster jakinaraziko ditugu saridunen izenak. GOIKO BODEGOIAK eskainitako bi lagunentzako afariaz gain, zinerako hamar sarrerako bale bat daukagu bozkatu duzuenon artean zozkatzeko.
Mozorro lehiaketako bozkatzaileentzako sariak zozkatu ditugu

Baleike 2017 mar 03 Zumaia

Internet bidezko mozorro lehiaketan bozka eman duzuenen artean bi sari zozkatu ditugu. Goiko Bodegoiak emandako bi lagunentzako bazkaria/afaria Nerea Etxaberi egokitu zaio. Bestalde, Aita Mari zineak eta Kultura Sailak emandako zinerako hamar sarrerako bonoa Iñigo Rodriguezentzat da. Antolatzaileak jarriko dira harremanetan irabazleekin. Zorionak eta mila esker parte hartu duzuen guztioi.

Argazki Txokoa 2017: Banakako eta binakako lehiaketa

Baleike 2017 ots 26 Zumaia

Hemen aukera dezakezu banakako edo binakako mozorrorik onena. Hiru mozorrorik gustukoenak aukera ditzakezu. Botoa eman ahal izateko eskuinaldean agertuko zaizkizuen datuak bete. Botoa ematen duzuenon…
Argazki Txokoa 2017: taldekako lehiaketa

Baleike 2017 ots 26 Zumaia 1

Hemen aukera dezakezu taldekako mozorrorik onena. Hiru mozorrorik gustukoenak aukera ditzakezu. Botoa eman ahal izateko eskuinaldean agertuko zaizkizuen datuak bete. Botoa ematen duzuenon artean …