[BIDEOA] Musika Eskolako ikasleak Pink Floyd jotzen

Baleike 2017-05-25 22:40   Kultura

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak antolatutako kontzertua izan da gaur arratsaldean Beheko Plazan. Estilo ugaritako musikak entzuteko aukera izan da: trikitixa, hard rocka, ska, rocka eta, bideoan ikus dezakezuen bezala, haur gazteak abeslari zituztela, Pink Floyden Another brick in the wall ezaguna ere bai.

Zazpigarren aldiz antolatu ditu ‘Bakeleku Udalekuak’ Darahli elkarteak

baleike 2017-05-25 17:26   Gizartea

Zazpigarren aldiz antolatu ditu ‘Bakeleku Udalekuak’ Darahli elkarteak

Euskadiko Saharauien Ordezkaritzarekin elkarlanean, uztailean eta abuztuan, Saharatik etorritako 30 ume izango dira Urduñako ‘Compañia de Maria’ ikastetxean. Hurrengo astean  arropa jasotzeko kanpaina bat jarriko dute martxan.

Errekaleorreko auziaren harira antolatutako manifestaziorako autobusa jarri du Gaztetxeak

Baleike 2017-05-25 15:45   Gizartea

Errekaleorreko auziaren harira antolatutako manifestaziorako autobusa jarri du Gaztetxeak

Guk argi daukagu, herria bizirik: Errekaleor defenda dezagun izango da Errekaleor Bizirik elkarteak egingo duen manifestazioaren leloa. Ekainaren 3an izango da, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta, 17:30ean. 

Egiazko politikarien lana konponbideak eskaintzea da, eta ez polemika antzuak sortzea

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-05-25 15:21   Gizartea

Egiazko politikarien lana konponbideak eskaintzea da, eta ez polemika antzuak sortzea

Badakigu Udal Gobernuak kalean debekuak inorekin hitz egin gabe ezarri zituenetik hona, diskurtsiboki argudioak galtzen joan direla aginteko politikariak. Parte-hartze prozesua abiatzeko deien aurrean, ostrukarena egitea izan da erantzun ohikoena. Adierazpen askatasunaren gaiari heldu beharrean, jendearekin hitz egin ordez, nahiago du polemika antzuak sortzea, baita agenda kontuekin ere.

Emakumeen trainerua lehorrean geldituko da azkenean

Baleike 2017-05-25 10:56   Kirola

Emakumeen trainerua lehorrean geldituko da azkenean

[OSATUTA] Joan den irailean emakume koadrila osatu eta negu osoan entrenatu ondoren, segurutzat jotzen zen aurten Zumaiak berriro uretan izango zuela emakumeen trainerua. Baina gauzak okertu egin dira eta trainerurik ez da izango.

Amurrioko Euskal Jai egunean, larunbatean, joko du Voltaiak

Baleike 2017-05-25 09:44   Kultura

Amurrioko Euskal Jai egunean, larunbatean, joko du Voltaiak

Maiatzaren 27an, larunbatean, Amurrioko Euskal Jai eguna ospatuko da. Egun osoko jai giroak gauean ere jarraipena izango du hainbat kontzertuekin. Bertan izango da Voltaia talde zumaiarra.

Gipuzkoako bela txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaian

Baleike 2017-05-25 09:06   Kirola

Gipuzkoako bela txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaian

Gurutzaontzien Gipuzkoako XII. bela txapelketa-Zumaiako Udala saria jokatuko da maiatzaren 27an eta 28an Zumaiako uretan. Gurutzaontzien IRC 2017 Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da eta bertan euskal kostaldeko eta Kantabriako ontzi onentsuenek hartuko dute parte.

Filmak euskaratzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-05-25 06:19   Kultura

Filmak euskaratzen

DBH 3 eta 4ko ikasleok Alien eta La La Land pelikulak euskaratu eta euskal komunitatearen esku utzi ditugu azpitituluak.com helbidean, edonork azpitituluak jaitsi eta pelikula horiek euskaraz ikusteko modua izan dezan.

Zumaiako irudiak 'Game of Thrones'-en azken trailerrean

Baleike 2017-05-24 22:23   Kultura

Gero eta gutxiago falta da Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldia estreinatzeko. Egun handiaren atarian, beste trailer bat plazaratu du HBO ekoizpen etxeak. Bertan, une gutxi batzuetan bada ere, Zumaiako irudiak agertzen dira. 

Zer zegoen Forondako dorrean egun horretan?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-05-24 21:00   Gizartea

Zer zegoen Forondako dorrean egun horretan?

Gaur konspiranoikoa jarriko naiz. Zerbaitetarako ikusi eta entzun izan ditut hainbat urtetan (Fr)iker Jimenezen saioak, bai irratian, baita telebistan ere. Erabat ahaztua nuen gasteiztar unibertsalaren jarioa, baina, Interneten ikusi dudan zerbaitek berriro azaleratu dit.  

Forondako eskoletako fruituak Oxford aretoan

Baleike 2017-05-24 20:11   Kultura

Forondako eskoletako fruituak Oxford aretoan

Kulturarekin lotuta Forondan ematen diren kurtsoak bere amaierara heltzen ari dira eta urtean zehar ikasitakoa erakusteko ordua heldu da. Pasa den asteazkenean zabaldu zen Alondegiko Oxford aretoan zeramika eta egur tailaren tailerretan egindako lanen erakusketa. Ekainaren 4ra bitartean ikusi ahal izango dira.

Herritarrekiko eta herriko elkarte eta eragileekiko errespetua eskatu dio Udalak Kalea Guztiona Da mugimenduari

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-05-24 19:02   Gizartea

Ekainaren 10erako Kolore guztiak debekuen kontra! lelopean festa antolatu du Kale Guztiona Da mugimenduak. Udalak harriduraz jaso zuen albiste hori komunikabideen bitartez, oraingoan ere, haien programan jasotako ekintzak aurrera eramateko ez baitu herriko kale eta espazio publikoak erabiltzeko inolako kontsultarik egin, ez eta baimenik eskatu.

Uztaileko ikastaro eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia KZguneaZumaia 2017-05-24 17:33   Hezkuntza

Uztaileko ikastaro eskaintza

Uztailean arratsaldez izango gara, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroetan izena emateko Foronda kultur etxean dagoen zentrora hurreratu, 943 023 692 telefonora deitu edo tutor.zumaia@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi.

Muxika: "Gobernu on batek exijitzen duen kudeaketa tresna da partaidetza"

Baleike 2017-05-24 16:33   Politika

Muxika: "Gobernu on batek exijitzen duen kudeaketa tresna da partaidetza"

Foru Aldundiaren aurrekontu irekien ekimenak Zumaian eduki zuen geldialdia atzo. Zumaiarren lehentasunak eta proposamenak jaso, aztertu eta aurrekontuetan txertatzeko helburuarekin, karpa bat egon zen egun osoz, Beheko plazan. Arratsaldean baina, Joseba Muxika, Herritarren Partaidetzako zuzendaria, bertan izan zen eta herriko jubilatuen elkartearekin egin zuen topaketa.

Eskolako festa eguna egingo dute Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2017-05-24 14:21   Hezkuntza

Eskolako festa eguna egingo dute Maria eta Jose ikastetxean

Ikasturtea bere amaierara heltzen ari da eta urteko festa egiteko ordua heldu da Maria eta Jose ikastetxean. Azkenengo urteetan bezala, eskolako festa eta guraso elkarteak antolatutakoa bihar eta etzi ospatuko dira eta eskolako haur, gazte eta familiez gain, herritarrak ere gonbidatuta daude bertara.

Herriarteko Txapelketako beste jardunaldi bat izango da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2017-05-24 12:46   Kirola

Herriarteko Txapelketako beste jardunaldi bat izango da asteburuan

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako kanporaketa jokatu zuen pasa den asteburuan Zumaiak, hamabost urte eta gero. Astigarragak aurrea hartu zuen kanporaketan, eta ostiralean itzuliko partida jokatuko dute Astigarragako frontoian, 19:30ean.

Azken txanpan sartzera gaztetxoenen denboraldia

Baleike 2017-05-24 12:36   Kirola

Azken txanpan sartzera gaztetxoenen denboraldia

Txirrindulari gazteen denboraldia bere azken hitzorduetara heltzen ari da. Karrera gutxi geratzen dira amaitzeko eta bertan buru belarri murgilduta daude Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gazteak. Pasa den astean Errenterian eta Ataunen izan zituzten lasterketak. Horien kronika egin digu Arritxu Iribarrek.

Ekainaren 2a arte matrikulazioa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017-05-24 12:19   Kultura

Ekainaren 2a arte matrikulazioa zabalik

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolak matrikulazio kanpaina zabalik du ekainaren 2a arte. Hori dela eta, aste honetan zehar ate irekiak ditugu.

Maiatzeko ohiko plenoa egingo da bihar

Baleike 2017-05-24 10:31   Politika

Zumaiako Udalaren maiatzeko ohiko bilkura egingo da bihar, osteguna, 18:00etatik aurrera.

Pop doinuek eta dantzak bat egingo dute zapatuan Ondartxo plazan

Baleike 2017-05-23 20:16   Kultura

Pop doinuek eta dantzak bat egingo dute zapatuan Ondartxo plazan

Astindu dantza taldearen Maiatza Dantzan zikloa larunbat honetan amaituko da Zumaiako Musika Bandak eta Astinduko dantzariek eskainiko duten Dancing with the stars izeneko ikuskizunarekin. Saioa 22:30ean izango da, Ondartxo plazan.