Gazteen kontsumo ohiturak gaia landuko dute martxoan eta apirilean Guraso eskolaren barruan. Amaia Barcenillak gidatuko ditu saioak. AGIPAD drogen abusuaren ikerketa prebentziorako elkarteko kidea da Barcenilla. Lehen saioa martxoaren 29an egingo da, asteazkenez, 18:00etatik aurrera Oxford aretoan. Gure seme-alaben kontsumoak izena darama saio horrek. Interesdunek izenak eman beharko dituzte Branka eraikinean, brankaharrera@zumaia.eus helbidearen bidez, edo 943-86 22 00 telefonora deituta.
Gazteen kontsumo ohiturak gaia landuko dute martxoan eta apirilean Guraso eskolaren barruan. Amaia Barcenillak gidatuko ditu saioak. AGIPAD drogen abusuaren ikerketa prebentziorako elkarteko kidea da Barcenilla. Bigarren saioa apirilaren 26an izango da, asteazkena, 18:00etatik aurrera Oxford aretoan, eta saioaren izena Gazteen kontsumo ohiturak izango da. Interesdunek izenak eman beharko dituzte Branka eraikinean, brankaharrera@zumaia.eus helbidearen bidez, edo 943-86 22 00 telefonora deituta.