Astindu dantza elkarteak antolatutako tailerra egingo da maiatzaren 1ean, astelehena, goizeko 10:30etik aurrera Torreberrin. Oraingo honetan Bollywoodeko dantza erritmoak praktikatuko dituzte. Irakaslea Jaione Albeniz izango da. Ohi den bezala, tailer hauek doakoak, irekiak eta 14 urtetik gorako guztientzako daude zuzenduta.
Langileen Nazioarteko Eguna da maiatzaren 1ean eta horren harira mobilizazioa antolatu dute Zumaian herriko eragile batzuk. Bizikleta itzuli bat egingo dute egun horretan, 18:30etatik aurrera, Gurrutxaga plazatik abiatuta.
Zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren. Aktoreak: Sofía Otero, Patricia Lopez Arnaiz, Ane Gabarain. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Euskal Herria. Cocó, zortzi urtekoa, ez dator bat gainerakoen espektatibekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez da ezagutzen ez izen horretan ez besteen begiradan. Apirilaren 29an, 30ean eta 1ean, 19:30ean.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |