Raquel Torresen Mucha mierda bakarrizketa izango da martxoaren 30ean, ostegunez, 19:00etatik aurrera Emakumeon* Etxean. Saioa gazteleraz izango da.
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak lau kontzertu emango ditu martxoaren 27tik 30era bitartean. Martxoak 27, 17:30ean, Torreberrin, Brankako erabiltzaileentzako. Martxoak 28, 18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko domoan. Martxoak 29, 18:30ean, ZUMB gelan (Ubillosen). Martxoak 30, 17:30ean Aita Mari zineman.
Angel Olabarriaren Zumaia nire kameratik argazki erakusketa ikusi ahal izango da Alondegiko Oxford aretoan martxoaren 30etik apirilaren 17ra. Ordutegia Egunero 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.