Etxape zentro sozialistaren aldeko elkartasun gaua antolatu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Martxoaren 18an egingo da, larunbatez, Torreberri Gaztetxean, 20:00etatik aurrera. Kubass, Saizar eta Ace DJak izango dira bertan. Sarrera 3 euro izango da.
Itzalpeko emakumeak erakusketa izango da Zumaian, Alondegiko Oxford aretoan, martxoaren 4tik 26ra bitartean. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Jaiegun eta asteburuetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Nely Reguera. Aktoreak: Carmen Machi, Itsaso Arana, Dèlia Brufau. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Espainia. Erretiratu-bizitzaz eta amonak diren lagunekin konparatzeaz nazkatuta, Marisak (Carmen Machi) errefuxiatu-eremu greko batera joatea erabaki du. Han, dirudienez, bera bezalako jendea behar dute. Martxoaren 18an, 19an eta 20an, 19:30ean.