Antonio Aretxabala geologo eta ikerlariak hitzaldia eskainiko du martxoaren 15ean, 18:00etatik aurrera, Aita Mari zineman. Geología, energía y crisis de materiales, consecuencias para una transición global du izena hitzaldiak eta gazteleraz izango da. Piztu energia kooperatibak antolatu du saioa.
Oihane Zulet eta Sheila Melcon Sortzen-eko kideek 'Soilik baietz da baietz' legea hitzaldia eskainiko dute martxoaren 15ean. Irailaren 6an argitaratutako Sexu-Askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege-Organikoak zigor legedian eragindako aldaketen inguruan eztabaidatuko dute. Emakumeon* Etxean izango da solasaldia, arratsaldeko 18:30etan eta euskaraz.
Itzalpeko emakumeak erakusketa izango da Zumaian, Alondegiko Oxford aretoan, martxoaren 4tik 26ra bitartean. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Jaiegun eta asteburuetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.