Ernairen hamargarren urteurrena ospatuko dute Zumaian martxoaren 10ean, Zumaiatik ari gara lelopean. Torreberri gaztetxean egingo dira ekitaldiak: 19:00etan, Gazte topaguneko aurkezpena. 19:30ean, Hamarru elektrottarangaren saioa. 21:00etan, bertso afaria Ekhiñe Zapiain eta Joanes Illarregirekin. Bertso afarirako txartelak salgai daude Inpernupen eta Metron.
Itzalpeko emakumeak erakusketa izango da Zumaian, Alondegiko Oxford aretoan, martxoaren 4tik 26ra bitartean. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Jaiegun eta asteburuetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Sarah Polley. Aktoreak: Rooney Mara, Claire Foy, Ben Whishaw, Jessie Buckley, Frances McDormand. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Estatu Batuak. 2010ean, erlijio-kolonia osatzen duten emakumeak fedearekin adiskidetzen saiatzen dira sexu-eraso batzuk jasan ondoren. Martxoaren 10ean, 11n, 12an eta 13an, 19:30ean.