Kepa Junkeraren Berpiztu liburua aurkeztuko dute otsailaren 24an, 19:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Aurrez izena eman behar da kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita.
Zumaiako Gazte Asanbladak bilera irekia deitu du otsailaren 24ako, ostirala, San Telmo jaietako Gazte Eguna antolatzeko asmoarekin. 20:30ean izango da, Torreberri Gaztetxean.
Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo. Aktoreak: Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Nagore Aranburu. Generoa: fantastikoa. Urtea: 2022. Herrialdea: Euskal Herria. VIII. mendean, gerlari kristau eta musulman talde bat Pirinio baskoi paganoan barrena dabil, haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoz. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko gaztea da taldearen burua, eta Irati misteriotsuak gidatzen ditu mundu mitologiko ilun batean barrena. Otsailaren 24a, 25a, 26a eta 27a, 19:30ean.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |