Zumaiako Inauterietako egitarauaren barruan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna ekarriko dute Zumaienako aretora. Otsailaren 20an izango da, eta bi saio izango dira: 15:00etan eta 17:30ean.
Otsailaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dira inauteriak Zumaian, egitarau honekin: Otsailak 17, ostirala 16:00 Eskolen inauterietako kalejira (eguraldi txarra bada ez da egingo) 17:45 Alondegian hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauterietako kalejira: Mitologia Otsailak 18, larunbata 12:00-14:00 Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar 12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira 17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan inauterietako mozorro festa 18:00 bertan, Haurren mozorro lehiaketa 18:30 Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin 18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa 22:00 Amaia plazan, Dj Davilaren saioa. Otsailak 19, igandea 12:30-14:30 Betijai fanfarrearen kalejira herriko kaleetan zehar 17:00 Aita Mari, zine emanaldia Yuku eta Himalaiako lorea Otsailak 20, astelehena 15:00 eta 17:30 Zumaiena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Urteak bete, abenturak bizi
Zuzendaria: Gustavo Hernandez. Aktoreak: Javier Gutiérrez, Adriana Ugarte, Rubén Ochandiano, Juana Acosta. Generoa: thrillerra. Urtea: 2023. Herrialdea: Espainia. Polizia bat eta mendeku bila dabilen emakume bat hainbat neskatoren hilketa basatien atzean dagoen hiltzailea aurkitzean obsesionatuta daude. Otsailaren 19an eta 20an, 19:30ean.