The Wale Studio dantza akademiaren jaialdia izango da otsailaren 11n, 17:00etatik aurrera, Zumaiena ikastetxeko aretoan.
Kaldereroen kalejira Gurrutxaga plazatik abiatuta. Informazio gehiago, hemen.
Indamendi bazkunak 50 urte bete ditu eta haren historia jasotzen duen argazki erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, otsailaren 3tik 17ra.
Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako Neguko azoka egingo da otsailaren 10ean eta 11n, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Herriko 18 establezimenduk hartuko dute parte, eta horrez gain beste ekitaldi gehiago ere izango dira: Ostirala, 10 17:00etan, ipuin kontalaria. Larunbata, 11 11:00etan, gaileta tailerra umeentzat. 12:00etan, trikitilariak. 16:30ean, puzgarriak eta jolasak. 18:30ean, musika kalean.
Zuzendaria: Damien Chazelle. Aktoreak: Margot Robbie, Brad Pitt, Diego Calva, Jean Smart. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Estatu Batuak. 1920ko hamarkadako Los Angelesen girotuta, anbizio eta gehiegikeria neurrigabeko istorioa kontatzen ditu, Hollywoodeko hasierako gainbehera eta depravazio garaiko hainbat pertsonaiaren igoera eta erorketarena. Otsailaren 11n, 12an eta 13an, 19:30ean.