Apirilean izango diren San Telmo jaiak antolatzeko bilera irekia deitu dute Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak otsailaren 10ean, 17:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean.
Urola Kostako Itaiak antolatutako Zapalkuntzaren kateetatik askatzeko emakume langileok borrokara! hitzaldi zikloaren barruan, otsailaren 10ean izango da saioa Zumaian. Hamaika erronka du hitzaldiak izenburua eta 18:00etan izango da Oxford aretoan.
Bi arnas dokumentala emango da otsailaren 10ean, 19:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Amaieran solasaldia izango da egileekin.
Indamendi bazkunak 50 urte bete ditu eta haren historia jasotzen duen argazki erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, otsailaren 3tik 17ra.
Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako Neguko azoka egingo da otsailaren 10ean eta 11n, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Herriko 18 establezimenduk hartuko dute parte, eta horrez gain beste ekitaldi gehiago ere izango dira: Ostirala, 10 17:00etan, ipuin kontalaria. Larunbata, 11 11:00etan, gaileta tailerra umeentzat. 12:00etan, trikitilariak. 16:30ean, puzgarriak eta jolasak. 18:30ean, musika kalean.