Zuzendaria: Haipeng Sun. Generoa: animazioa. Urtea: 2018. Herrialdea: Txina. Super Bao lurrunetan egindako opiltxoak heroi handi bihurtu nahi du; beraz, era guztietako penuriak pasatu eta borroka-arte normalak izan arren, “Lurrunezko ontzia” ontzidiarekin bat egitea eta gaizkiari aurre egitea erabaki du. Otsailaren 5ean, 17:00etan.
LH 1-6 bitarteko haurren familientzako ekitaldia prestatu du Zumaiako Ludotekak. Otsailaren 5ean egingo da 17:00etatik 19:30era, Ludotekan. Aurrez izena eman beharko da 943-14 32 64 telefonora deituta edo ludoteka@zumaia.eus helbidera idatzita. Izenak emateko azken eguna: otsailak 2.
Indamendi bazkunak 50 urte bete ditu eta haren historia jasotzen duen argazki erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, otsailaren 3tik 17ra.
Zuzendaria: Darren Aronofsky. Aktoreak: Brendan Fraser, Sadie Sink, Samantha Morton. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Estatu Batuak. Loditasun larria duen ingeleseko irakasle bakarti bat (Brendan Fraser) alaba nerabearekin azken erredentzio-aukera bat izaten saiatzen da. Otsailaren 4an, 5ean eta 6an, 19:30ean.