Badator M8 lelopean, txapak, pankartak eta bestelakoak egiteko auzolana egingo dute Zumaiako Emakumeon* Etxean otsailaren 3an, ostirala, 18:00etatik aurrera. Musika eta jan-edana izango direla azaldu dute Zumaiako Mugimendu Feministako antolatzaileek.
Artedramaren Hondamendia antzezlana izango da otsailaren 3an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari zineman. Harkaitz Canok idatzitako lana, Ximun Fuchs da zuzendaria, eta Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues eta Jon Ander Urresti dira aktoreak.
Indamendi bazkunak 50 urte bete ditu eta haren historia jasotzen duen argazki erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, otsailaren 3tik 17ra.