Zuzendaria: Julio Soto Gurpide. Generoa: animazioa. Urtea: 2022. Herrialdea: Espainia. Shanghain, 1934. Intsektu-mundu batean, Sun inspektore beteranoa, armiarma bakartia, Langosta Roja artxietxaiaren aurkako azken misioaren buru da, merezitako erretiroa hartu aurretik.
Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Ines de Leon. Aktoreak: Paz Vega, Paz Padilla, Santiago Segura, Leo Harlem. Generoa: komedia. Urtea: 2022. Herrialdea: Espainia. Duela urtebete, Ricardo (Santiago Segura) eta Felipe (Leo Harlem) haurrak kanpaleku batera eramateaz arduratu ziren, eta trenetik kanpo geratu ziren haurrak barruan utzita. Clara (Paz Vega) ez da fio haietaz, eta aurten erabaki du Susana lagunaren (Paz Padilla) laguntzarekin eramatea haurrak. Urtarrilaren 21, 22 eta 23an, 19:30ean.