Toto helduen antzerkia izango da Aita Mari aretoan urtarrilaren 20an, 20:00etan, Hika konpainiaren eskutik.
Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
San Sebastian jaiak ospatuko dituzte ostiralean eta larunbatean Elorriagan. Ostirala, 20 10:30ean, meza. 12:00etan, herri kirolak. Pentatloia izango dute: Julen Gabirondo eta Aratz Mugerza Xabier Zaldua eta Ioritz Gisasolaren aurka. 14:00etan, bazkaria Urberu sagardotegian, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta. Erreserba aurretik egin beharko da sagardotegian bertan. 18:30, txokolatada Lau-Haizeta elkartean. Larunbata, 21 Afaria Urberu sagardotegian, Mendaro eta Galaktiko trikitilariek girotuta.