Amapatxa. Amets bat bide bat liburua aurkeztuko du Ion Brakamontek urtarrilaren 19an Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. 19:00etan izango da aurkezpen saioa.
Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.